Hirikilabs Plaza #04: Openbike

#openbike diseinu kolaboratibo eta irekiko proiektu bat da.
Esku eta fabrikazio digitaleko tresnen bidez txirrinda DIY modelo iriki eta erreplikakor bat diseinatu eta eraikitzen datza. Ideia da gure #openbike modeloa beste txirrindetatik birziklatutako piezekin eta guk diseinatu eta fabrikatutako piezekin eraikitzea da.
Behar ditugun perfilak honako hauek dira: txirrindan ibiltzen diren pertsonak, fabrikazio digitalean eta honen oinarrizko tresnetan (laser mozketa, fresaketa, 3D inprimaketa) interesa duten pertsonak, 2D (bektorial) edota 3D diseinu digitalean ezagutza duten pertsonak, txirrinden muntaia edo konponketan esperientzia duten pertsonak eta ikasteko edo laguntzeko interesa duten pertsonak.
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza #03: Dildotarrak.org

3D inpresorekin zuk nahi duzun dildoa gustatzen zaizun bezala Euskal Herrian egiteko aukera ematen duen proiektua da Dildotarrak. Prozesuan erabiliko diren inpresora eta eskanerrak nola erabili, non aurki daitezkeen irekian partekatuko da interneten.
 
– BEHARREKO PROFILAK eta AURREIKUSITAKO KRONOGRAMA
Martxoak 26: Baliabideen miaketa
Zein material, inpresora eta eskaner ditugu proiektuetan erbailtzeko? Nola funtzionatzen dute? Zer faltako litzateke?
Zer behar den identifikatu eta Hirikilabseko 3D inpresoren inguruan jaso beharreko ezagutza eta laborategian erabiltzen diren programa-fluxuen zerrenda egin.
Ekintzak, programen deskarga eta praktika basikoa.
Beharrak: 3D inprimaketa eta eskaneoan aditua.
13tik 26ra: Materialen eta eskanerren lokalizatzea.
Apirilak 16: Ikertu, aztertu, inprimaketarako materialak eskatu (txokolatea, galleta, silikona, latex hipoalergenikoa).
Beharra: materializan aditua, prezioen zerrenda edo 3D inprimagailuentzako material egokiak eskatzeko loturak…
Apirilak 23: Prototipoak modelatu.
Beharra: 3D modelaketan aditua.
Apirilak 30: Prototipoak inprimatzera bidali eta emandako pausuen, erabilitako materialen eta momenturarte bereganatutako ezagutzen laburpen grafikoa egin.
Maiatzak 7: Errealitatea eskaneatu eta erresoluzioa egiaztatu.
Beharra: 3D eskanerretan aditua, beharrezko “gear”-a montatu eta probak egin. Eskaneatutakoaren eta erresoluzioaren arteko erlazioa ikasi.
Maiatzak 14: Errealitatea eskaneatu xehetasunez/modelatu/eskala aldatu, etab.
Maiatzak 21: Moldea inprimatu vs. originala inprimatu
Maiatzak 28: Material desberdinekin lan egin eta akabera desberdinak landu. Klase praktikoa.
 
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza #02: Nekaz-Hal

Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da. Hau Hirikilabsen aurrera eramateko, inguru fisikoaren datuen lorbidea landuko da, honako software eta hardware irekian oinarritutako prototipo baten bidez: 3D inprimaketa, eguzki-elikadura, GPS geolokalizazioa, datuen komunikazio inalanbrikoa, sentsoreak, ikuspen infragorria (NVDI irudiak) eta internet bidezko urrutiko monitorizazioa.
Proiektua zehazteko bi aukera proposatzen dira, interesatutako parte hartzaileek erabakiko dutena:
a) Zeledron, robotika ikuspuntuko prototipo bat. 3D-n inprimatutako drone kuadroptero baten eraikuntza (interneten eskuragarriak direnetakoak) izango litzateke. Honi GPS modulu bat eta NVDI irudiak lortzeko espektro infragorriko kamera bat erantsiko litzaizkioke, eta honen ondorengo analisiak inguru berde baten egoera diagnostikatzea ahalduko lukeelarik.
b) Baratzain, IOT ikuspuntutik, 3D-n inprimatutako edukiontzietan kokatutako (irudi, lur eta giro) sentsore-sistema bat, eguzki-energiaz elikatuta eta geolokalizatuta, baratze txiki baten oinarrizko parametroak (tenperatura, hezetasuna, PHa, insolazioa, NVDI irudia…) urrutitik monitorizatzea ahalduko lukeena.
Aurreneko fase honetan, proiektuaren dimentsioagatik, ez da lortutako datuen (IA teknikak, etab) ondorengo tratamendua ezta bestelako hobekuntzarik planteatzen.
Taldea osatzeko oraindik behar diren profilak hurrengo hauek dira:
Elektronika/arduinon ezagutza duten pertsonak
Diseinu/modelatze digitalean ezagutza duten pertsonak (3D-tan inprimatzeko karkasen diseinurako)
Programazioan ezagutza duten pertsonak: arduinoak programatu baita IOT plataformaprogramatzeko (Baratzainen kasuan)
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza #01: Suartez

Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da. Helburua Hirikilabs Plazako saioetan garatutako materialarekin hirian hainbat esku-hartze egitea da.
Proiektua Unescok aitortutako 2015, Argiaren Nazioarteko Urteko jardueren nazioarteko egutegiaren barne dago eta 2014ko Abenduan izandako Argiztapen tailerra eta Guerrilla Lightning-ari jarraipena emango die. Ekimena Winter Solstice Call-en barnean dago, Donostia 2016-k, urte horretako Europako Kultura Hiriburutzak sustatutako proiektuetako bat.
Taldea osatzeko oraindik behar diren profilak hurrengo hauek dira: laser mozketan eta honetarako fitxategien ekoizpenean ezagutza dituzten pertsonak, baita CNC fresaketan ezagutza duten pertsonak ere.
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.

Hirikilabs Plaza: proiektu aukeratuak

Joan den martxoaren 5ean Hirikilabseko Proiektu Irekien 3. Deialdian aurreaukeratutako proiektuen aurkezpenerako saio publikoa izan genuen.
Proiektu irekien aurkezpena from Tabakalera on Vimeo.
Hirikilabsetik proiektu bakoitzan laborategian duen enkajea baloratu da, baita komunitateak proiektu bakoitzarekiko izandako erantzuna ere, hortaz, hurrengo proiektuak Hirikilabs Plazan aurrera eramateko behin-betiko aukeratuak izan direlarik.
– Suartez (Nora Imaz): hiriko argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinua.
– Nekaz-Hal (Javier Manzisidor): natura edo/eta nekazaritza-espazioen kudeaketarako sistema inteligentea, hardwerra eta softwarea barne hartuz.
– Dildotarrak (Ane San Miguel): Dildotarrak dildo-prototipo desberdinak kode irekiko tresna eta software askearen bidez modelatu eta egiteko proiektua da.
– Digital Knitting (Irune Jiménez): (Varvara Guljajeva eta Mar Canet-en) ‘Circular Knitic’ proiektua erreferentziatzat hartuta, 3D-tan inprimatutako piezen bidez egindako eta Arduino bidez kontrolatutako ehuntzeko-makina baten diseinu eta eraikuntza
– Openbike (Iñaki Albistur): diseinu digitaleko eta elkarlanean egindako prozesuen bidez hiri-txirrinda bat edo hainbaten diseinu eta fabrikazioa.
Orain taldeak osatzeko momentua da, horregatik, hurrengo egunetan, ekimen bakoitzaren inguruko informazio zehatza argitaratuko dugu, pertsona gehiago proiektuetara bat daitezen eta oraindik topatu ez dituzten beharreko perfilak aurkitzeko.
1.go saioa hurrengo ostegunean, martxoak 26 16:00etatik 20:00etara izango da, honako agendarekin jarraituz: 2015eko apirilaren 16, 23 eta 30a; maiatzaren 7, 14, 21 eta 28a. Ideia komunitatea proiektuak eta hauek osatzen dituzten pertsonak ezagutzeko hurbiltzea da, ekimenetara batu, ikasi eta ondo pasatzea.