Azken urteetan, gero eta hiri gehiagotan hasi gara ikusten nola hainbat hiritarrek fabrikazio digitaleko edo elektronikako tresnak eta craft teknikak norberak bere objektuak egiteko gaitasuna asetzeko aldarrikatzen dituzten. Hackerrak, makerrak, doerrak, thinkerrak edo artisau berriak pertsona hauek definitzen dituzten terminoetako batzuk dira soilik. Teknologia hauetako batzuk dituzten kostu erlatiboak direla eta, hauetako asko hiri laborategietan biltzen dira, dohakoak baitira eta publiko orokorrari zuzenduta daude. Hirikilabs hiri laborategiari lotutako artisau berrien komunitate aktibo bat sortzeko helburuarekin How To Make formatua proposatzen dugu.
How To Make hilabetean behin egingo den eta maker kultura ezagutzen, ikasten eta banatzen interesatutako sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orokorren arteko topaketa izango da. Hitzaldi sorta baten bidez Hirikilabs kultura, sormena eta fabrikazio digitalaren inguruko formazio eta hausnarketa kritikorako espazio bihurtuko da
HOW TO MAKE#01
DATA: Maiatzak 22 ostirala, 18:30etan Hirikilabseko Auditorioan
GAIA: DISEINU KOLABORATIBO ETA IREKIA
GONBIDATUAK
Arquimaña: Fabdesk & Codesk
Suhiltzaileen eraikin zaharreko sukaldea (DSS2016ren egungo egoitza) erabilgarri ipintzeko Arquimañan dinamizatutako bi tailer antolatu ziren. Espazioa elkarlanean diseinatzea izan zen helburua, zerotik abiatuta. Erabiltzaileek diseinatu, erabaki, parte hartu eta eraiki.
Prozesua hasteko altzariekin hasi ziren lanean bi tailerretan. Lehendabizikoan aldi baterako altzariak sortu zituzten berrerabilitako materialekin. Bigarrenean aldiz, laborategiaren behin betiko altzariak diseinatu zituzten. Bi tailer horiek diseinu irekia ezagutarazi eta elkarlanean jardutea izan zuten jomuga. Era berean, teknologia berriak eta fabrikazio modu berriak azaltzeko aukera eman zuten.
Emaitza CODESK eta FABDESK izeneko altzariak izan ziren. Taldelanerako pentsatutako piezak dira, espazio aldakor eta diziplina anitzeko batean erabilgarriak direnak.
http://ow.ly/Ma2aQ
How to Make I. Arquimaña: Fabdesk & Codesk from Tabakalera on Vimeo.
Alberto Martínez: Enabling the Future esku protesikoak
Protesi hauek norberak, eskumutur edo ukondoarekin eginiko estimulazioarekin aktibatzen dira. Funtzionalitate bikaina daukate piezaren hatzei artikulazioaren mugimendua transmititzeko tendoien lana egiten duten poleei esker. Alberto Martínezek argi azaltzen du ezin direla protesi mediku edo mioelektrikoekin alderatu, horiek prezio oso altua daukate. Pieza diseinu sotware batekin sortzen da eta ondoren inprimagailura pasatzen da, geruzaz geruza eraikitzen da modeloa, digitaletik fisikora. 3Dan inprimatutako plastiko piezak hezurrak ordezkatzen ditu eta kautxoz eginiko estaldurak azala.
http://ow.ly/Ma25D
How to make I. Alberto Martínez: Enable manos protésicas from Tabakalera on Vimeo.
How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 3.0. lizentziapean dagoena.