Lizentziak eta Open Source Hirikilabs-en

Suhiltzaileen ohiko eraikinetik Tabakalerako Hirikilabs gune berrira etortzean, laborategia bost bider handiago bihurtu da. Lantaldea, lan-tresnak eta makinaria berriaz gain, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategi honen parte den komunitatea handitzea ere espero dugu, elkarlanean laborategi berriari forma emateko, Tabakalera eta bere testuinguru kulturalean kokatzen laguntzeko.
Hirikilabsen orain arte garatutako lana eta honi esker sortutako jakintza partekatzeko une egokia deritzogu. Proiektu eta talde irekietan garatutako lanaren emaitzak hain zuzen, baita, jakintza areagotuen hildotik garatutakoa. Guzti hau partekatzean oinarritzen den pedagogiari erantzuten dio, laborategian zabaldu nahi izan dugun pedagogia. Aldi berean, Hirikilabsera gerturatzen den edonorentzat baliogarria izango zaion arau-sorta eta oinarri teorikoa ematea du helburu, laborategian garatu dezakeen sorkuntza eta lanari berme bat eskaintzea.
Hirikikas saio honetan lizentzia irekien inguruko hausnarketa proposatzen da, Hirikilabs testuinguruan lan egiteko moduekin bat datozelako. Lizentzia irekiak autoretza babesteko modu bat da, ezagutzaren zabaltze eta partekatzeari ostopo egin gabe. Pablo Garaizar irakaslearekin guzti honi buruz hitz egiteko aukera izango dugu, Deusto unibertsitateko ingenieritza fakultatearen telekomunikazioen mintegikidea, e-Ghost lantaldearen partaide, eta software librearen defendatzailea, bere inplikazio teknikoagatik eta erabilera askatasunagatik.
Tabakalerako Hirikilabsen // irailak 16, asteazkena // 17:00
Pablo Garaizarren aurkezpena deskargatu: 
[ruven_button url=”https://drive.google.com/a/tabakalera.eu/file/d/0B-Ms4QncoRbeR3l2dzNMSU96RWM/view?usp=sharing” open_new_tab=”on” style=”black” size=”medium”] Deskargatu [/ruven_button]