EGINZALEAK! 2015 // 3. fabrikazio eta teknologia hiritarraren astea

Eginzaleak! ekimenak hiritar teknologia, fabrikazio digitala, DIY software/hardwarea eta sareen ekoizpen eta banaketa digitalaren bidez gertatzen diren artisautza eta kooperazio prozesuen berreskuratzearekin lotura duten hainbat jarduera barne hartzen ditu.
Jardunaldi hauek bere baitan hartzen dituzten ildoen artean, sorkuntza eta ikerketa sortzailea, elkarlanean garatutako diseinu proiektuak, diziplina-arteko teknikak, jasangarritasuna, komunitatearekin batera eta mesederako tresnen garapena eta giza teknologien bidezko hiritarren ahalduntzea aipatu daitezke. Astean zehar gertatuko diren jarduerekin, Hirikilabsek teknologien erabilera oinarri dituzten hiritar eta talde esperientziak ikustaraztea du helburu. Continue reading “EGINZALEAK! 2015 // 3. fabrikazio eta teknologia hiritarraren astea”

Lizentziak eta Open Source Hirikilabs-en

Suhiltzaileen ohiko eraikinetik Tabakalerako Hirikilabs gune berrira etortzean, laborategia bost bider handiago bihurtu da. Lantaldea, lan-tresnak eta makinaria berriaz gain, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategi honen parte den komunitatea handitzea ere espero dugu, elkarlanean laborategi berriari forma emateko, Tabakalera eta bere testuinguru kulturalean kokatzen laguntzeko.
Hirikilabsen orain arte garatutako lana eta honi esker sortutako jakintza partekatzeko une egokia deritzogu. Proiektu eta talde irekietan garatutako lanaren emaitzak hain zuzen, baita, jakintza areagotuen hildotik garatutakoa. Guzti hau partekatzean oinarritzen den pedagogiari erantzuten dio, laborategian zabaldu nahi izan dugun pedagogia. Aldi berean, Hirikilabsera gerturatzen den edonorentzat baliogarria izango zaion arau-sorta eta oinarri teorikoa ematea du helburu, laborategian garatu dezakeen sorkuntza eta lanari berme bat eskaintzea.
Hirikikas saio honetan lizentzia irekien inguruko hausnarketa proposatzen da, Hirikilabs testuinguruan lan egiteko moduekin bat datozelako. Lizentzia irekiak autoretza babesteko modu bat da, ezagutzaren zabaltze eta partekatzeari ostopo egin gabe. Pablo Garaizar irakaslearekin guzti honi buruz hitz egiteko aukera izango dugu, Deusto unibertsitateko ingenieritza fakultatearen telekomunikazioen mintegikidea, e-Ghost lantaldearen partaide, eta software librearen defendatzailea, bere inplikazio teknikoagatik eta erabilera askatasunagatik.
Tabakalerako Hirikilabsen // irailak 16, asteazkena // 17:00
Pablo Garaizarren aurkezpena deskargatu: 
[ruven_button url=”https://drive.google.com/a/tabakalera.eu/file/d/0B-Ms4QncoRbeR3l2dzNMSU96RWM/view?usp=sharing” open_new_tab=”on” style=”black” size=”medium”] Deskargatu [/ruven_button]

Vermiduino, vermikonposta guztiontzat

Gaur egun, materia organikoa ongarrian birziklatzea (zizare-humusa) edo arrantzarako zizareen hazkuntza jarduerarako terreno edo leku nahikoa duen terraza duen elite batentzat erreserbatuta dago soilik. Vermikonpostera komertzialek tamaina handia eta itxura zatarra dute, eta, nahiz eta beharreko mantenua txikia den, hiritargoak bere inguruan inplementa dezan orduan kontuan izatekoa da.
Proiektu hau nahi duen orok ongarria egin edo zizareak hazteko egina dago, usain txarrik eta ia mantenurik gabe eta gaur egun zabor-kuboak harraska azpian betetzen duen lekua besterik ez okupatuta, horrela dirua aurreztuz eta sortutako zaborra murriztuz. Laburbilduz, jasangarriagoak izanez eta gure landareei hondakinetik sortutako elikagaia emanez, lagun berriak izanez eta gure hiri eta inguruko zabor-kudeaketan gastua txikituz. Horretarako, duen mantenu txikia automatizatu eta kanpoko itxura hobetu ditugu, hau egongo den kokapenaren arabera hainbat aukera izanda. Etxetresna elektriko berri bat izango da, hondakinak material baliagarrian bilakatzen dituena.
Automatizazioa, gainontzeko proiektua bezala, kode askeko tresnekin eginda dago, Arduino den bezala, tenperatura eta hezetasun sentsoreak eta ureztapenerako eta likidoen mailarako bonbak izanda, bere erabilera mikro uhin labe baten erabilera bezain erraza izateko. Ekipoak lixibatu-biltzailea, zizareen edukiontzia eta kontrolerako elektronikarentzako edukiontzia dauzka. Honez gain, ureztapenerako ur eta mazeta edukiontziak gehitzeko aukera dago, gure landarea zuzenean vermiduinorekin elikatzeko. Muntaia hau guztia harrasakaren altzariaren barruan erabili ahal izateaz gain, era errazean kanpora edo beste leku batera mugitu daiteke, eta gainera, gainean beste landare bat jartzeko aukera dago, vermikonposteragatik mantendua izango dena.
Jarduera hau ume eta helduei gure etxe, negozio edo jatetxeetan jasangarritasunerantz pauso bat gehiago eman dezakegula erakusteko aporposa da, ekosistema kontrolatua sortuta. Gainera, prozesuan zehar brikolaje, elektronika, programazio eta fabrikazio digitaleko teknikak ikasiko ditugu.
Ikasketa-prozesu honen barnean vermikonpostagailuaren muntaia eta automatizaziorako aurreneko tailer bat egin dugu Hirikilabsen, non hainbat hiritarrek eraikuntza-prozesua ikasi duten. Ziuraski haiek izango dira hemendik aurrera aldaketak eta hobekuntzak egingo dituztenak, beren beharretara moldatuz.