HOW TO MAKE #05: Artean eta diseinuan ikerketa ildo berriak // Tabakalera // Azaroak 20 ostirala 18:30

Teknologi prozesu berriak, objetuak sortzeko aukera oparoak eskaintzen ari dira, arte eta diseinu alorrean berrikuntza joera nabarmenetakoa izanik gaur egun. Ohiko teknika tradizionalak egungo teknologia irekiekin uztartzean, ikerketarako aukerak biderkatzen dira. Kode irekian oinarri duen kultura digitalari eta artisauen “egiteari” lotuak, sorkuntzarako teknologiaren erabilera berriak aurki ditzakegu. Honela, 3D inprimatzeko sistemak berrietan eta ordenagailuz lagundutako CNC mozketaren erabileran oinarritzen diren adibide batzuk aztertuko ditugu, bitxigintza eta arkitektura esparruetan.

Hirikilabseri lotutako Artisau Berrien komunitate eraginkor bat sortzeko asmoari helduz, joera hauek erakusteko eta partekatzeko saio berri bat proposatzen dugu. Oraingoan Jon Juarez Orekan eskalada-murruaren sortzailea gonbidatu dugu, baita Marta Fernandez Caballero diseinatzailea, 3D inprimagailuarekin sortutako bitxi bildumaren inguruan solasteko. How To Make hilean behin ospatzen den topaketa bat da, Maker kulturan murgiltzeko, ikasteko eta partekatzeko grina duten sortzaile, arkitekto, ingeniari, zientzialari eta hiritar orori zuzendurikoa.

Saio hau azaroak 20, ostiralean, izan da, 18:30etan, Tabakalerako eraikin berriaren lehen solairuan.

HowToMake6_2015_11_20__02_baja

Jon Juarezek Orekan egurrezko eskalada-murruaren diseinu eta eraikuntza prozesua azaldu du, diseinu parametrikoan oinarritzen dena. Bere dimentsioak direla eta, askotan bezala, lagunen laguntza behar izan du hau eraikitzeko. Ez-ohikoak zaizkigun testuinguruetan artea erabilgarria bihurtzeko bilaketa izan da proposamen honen abiapuntua. Bere maker hautua estetika eta funtsionaltasuna uztartzea da, D.I.W.O. ikuspegi batetik.

http://harrihorrihar.blogspot.com.es/2013/03/harrihorrihar-rocodromo.html

HowToMake6_2015_11_20__08_baja_BI

Marta Fernandez Caballerok modelatu digitala eta 3D inprimatzeko teknika desberdin oinarri hartzen duen bitxi bilduma bat aurkeztu du. Bitxi hauen diseinu, modelatu eta ekoizpenerako erabiltzen dituen artisau prozedurak azalduko dizkigu.

https://martafernandezcaballero.wordpress.com/

How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.

Gauzen Interneta: Open Space // Kode Kreatiboa

Joan zen asteko asteazkenean Particles etxearen Photon plakaren erabilerari ekin genion, Karlos Liberal eta Aitor Resanoren laguntzarekin, Hirikilabseko Kode Kreatibo lantalde irekiko kideak. Plaka honek ia edozein objektu elkarrekin konektatzeko aukera ematen du; mugikorretik eta modu sinplean, Internetez baliatuz. Aitor eta Karlosek Gauzen Internetaren inguruko sarrera teoriko bat landu zuten, hausnarketa kritikoa pizteko nahian. Ondoren, plakarekin lanean hasteko xehetasun tekniko batzuk partekatu zituzten.

Saioan egon bazinen eta zure ikasteko grina ez bazenuen aski asebete, larunbat honetan, azaroak 14an 11:00etatik aurrera, eta 19:00ak arte, Tabakalerako Hirikilabsen, “jostailu” honen sorkuntzarako erabilera praktikoa saiatzeko aukera izango duzu. Lantegian ez bazinen egon, baina proposamena interesgarria iruditzen bazaizu, ongietorria izango zara ere. Edonor parte hartu dezake, ez duzu aurretik gai honetan jantzia egon behar.

Saio hau dinamizatzeko Kode Kreatiboko lantalde irekiko kideek Open Space bat proposatu dute. Dinamika honek mini-proiektuak edo erronka txikiak beste pertsonekin elkarlanean malgutasunez koordinatzeko aukera ematen du, partekatutako egitarauak panelenetan ikusgarri egiten direlarik.

Gaia zure interesekoa bada, Karlos Liberalek lantegi honi buruz idatzi duen kronika irakurri dezakezu.

Izen ematea eta informazio +: http://www.tabakalera.eu/eu/open-space

CS-v3ADWsAI9R7s