Proiektu Irekiak hasten dira – Hirikilabs Plaza

Plaza proiektu irekien 4. aurkezpena harrera jendetsua izan zuen atzo Tabakaleran. Aurkeztu ziren proiektu guztiak datorren ostegunetik Hirikilabsen garatzeko aukera izango dute. Sei proiektu ireki hauek elkarlanean garatuko dira, laborategiko materialez eta tresnez baliatuta, eta garrantzitsuena, interesa duen edonor prozesuan parte hartzeko aukera izango duelarik.

  • Open SHF // Gonzaga Aristondo  // Etxebizitza malgu baten prototipo irekia eskalara eraikitzea du helburu. Horretarako, pieza batzuk diseinatuko dira prozesu honetan zehar.
  • Kubo // Iñigo Sebastián // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.
  • Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.
  • Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza,  Itxaso Lizuain,  Elena Setien, y Edurne Osa // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.
  • Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu
  • Gipuzkoar bat ere ez bere errauskailurik gabe // Aritz Zabaleta // Hondakinen errauskailu erraldoiaren eraikuntzari alternatibak bilatu.

Hurrengo saioa datorren ostegunean, irailak 24an, izango da, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategian. Hirikilabs-Plaza proiektu irekien hitzorduak ostegunero izango dira, ordu berean, eta abenduaren erdialdera arte luzatuko den prozesua da.
Hurrengo hitzorduak:

  • 09 / 24 // 16.00 –  20.00
  • 10/01 // 10/08 // 10/15 // 10/22 // 10/29  // 16.00 –  20.00
  • 11/05 // 11/12 // 11/19 // 11/26  // 16.00 –  20.00
  • 12/03 // 12/10 //  16.00 – 20.00

Lizentziak eta Open Source Hirikilabs-en

Suhiltzaileen ohiko eraikinetik Tabakalerako Hirikilabs gune berrira etortzean, laborategia bost bider handiago bihurtu da. Lantaldea, lan-tresnak eta makinaria berriaz gain, kultura digitala eta teknologia uztartzen duen hiritar laborategi honen parte den komunitatea handitzea ere espero dugu, elkarlanean laborategi berriari forma emateko, Tabakalera eta bere testuinguru kulturalean kokatzen laguntzeko.
Hirikilabsen orain arte garatutako lana eta honi esker sortutako jakintza partekatzeko une egokia deritzogu. Proiektu eta talde irekietan garatutako lanaren emaitzak hain zuzen, baita, jakintza areagotuen hildotik garatutakoa. Guzti hau partekatzean oinarritzen den pedagogiari erantzuten dio, laborategian zabaldu nahi izan dugun pedagogia. Aldi berean, Hirikilabsera gerturatzen den edonorentzat baliogarria izango zaion arau-sorta eta oinarri teorikoa ematea du helburu, laborategian garatu dezakeen sorkuntza eta lanari berme bat eskaintzea.
Hirikikas saio honetan lizentzia irekien inguruko hausnarketa proposatzen da, Hirikilabs testuinguruan lan egiteko moduekin bat datozelako. Lizentzia irekiak autoretza babesteko modu bat da, ezagutzaren zabaltze eta partekatzeari ostopo egin gabe. Pablo Garaizar irakaslearekin guzti honi buruz hitz egiteko aukera izango dugu, Deusto unibertsitateko ingenieritza fakultatearen telekomunikazioen mintegikidea, e-Ghost lantaldearen partaide, eta software librearen defendatzailea, bere inplikazio teknikoagatik eta erabilera askatasunagatik.
Tabakalerako Hirikilabsen // irailak 16, asteazkena // 17:00
Pablo Garaizarren aurkezpena deskargatu: 
[ruven_button url=”https://drive.google.com/a/tabakalera.eu/file/d/0B-Ms4QncoRbeR3l2dzNMSU96RWM/view?usp=sharing” open_new_tab=”on” style=”black” size=”medium”] Deskargatu [/ruven_button]

Live Coding saioa | Kode kreatiboko lantalde irekia

Kode kretiboko lantaldeak programatzen dituen ekintza jarraien baitan, irekiera dela-eta live coding saio esperimental batean elkartuko da Karlos G. Liberalek koordinatzen duen taldea. Live Coding programazio praktika bat da. Zuzenekoan ipintzen du atentzioa, denbora errealean kodearen emaitzaz gain, kodea bera ikustea da jomuga, Gisa honetako saioetan soinu eta ikusgarri digitalak sortzen dira, konposizio algoritmikoa eta inprobisazioa uztartuz.
Irailak 12, larunbata //  19:00  //  Tabakalerako eraikineko 3.solairuan

PLAZA PROIEKTU IREKIEN 4. AURKEZPEN PUBLIKOA

Uztailan proiektu irekien deialdia zabaldu zen eta oraingoan landu daitezkeen proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta hauek aurrera eramateko taldeak osatzeko aukera ere.
Saio hau irailak 17an Tabakalerako Hirikilabsen izango da 18.30etatik 20.30etara. Proiektu bakoitzak aurkezpen txiki bat egingo du, eta jarraian lantalde irekia osatzeko dinamika txiki bat egingo da.
Hirikilabsen proiektu ireki batean parte hartzeko gogoz bazara etorri zaitez proposamenak ezagutzera:

  • Open SHF // Gonzaga Aristondo  // Etxebizitza malgu baten prototipo irekia eskalara eraikitzea du helburu. Horretarako, pieza batzuk diseinatuko dira prozesu honetan zehar.
  • Jolas irekiak parkean // Uliako Lorak // Jolas irekien hiru prototipoen diseinua eta eraikuntza, Ulian jarriko direnak hasieran.
  • Kubo // Iñigo Sebastian // 4x4x4 LED kubo batekin pantaila tridimentsionala osatzeko prototipoa eta jolasen programazioa.
  • Papirudia // MariJoxe Azurtza // Matematika eta papiroflexia bat egin Raspberry baten erabilerari esker.
  • Bauhaus Graffiti Toolkit // Mikel Arbiza // Open-source tresna sorta bat eta gida didaktikoa hirian esku-hartze grafikoa laguntzeko.
  • Argazkiak errebelatzeko DIY lantokia // Joseba Egia // Erabiltzaile hasiberriak argazki analogikoan murgiltzeko eta negatiboak errebelatzeko DIY/DIWO eredu bat kode irekian diseinatu eta prototipatu
  • Gipuzkoar bat ere ez bere errauskailurik gabe // Aritz Zabaleta // Hondakinen errauskailu erraldoiaren eraikuntzari alternatibak bilatu.

Proiektu hauek Hirikilabsen lantaldeak sailkatu ditu laborategiak ematen dituen aukerak eta bertan bilatzen diren dinamika eta filosofiarekin bat egiten dutela kontutan izanik.
Aurkezpen honetan proposamenak ezagutzeko aukera izango dugu, eta parte hartzaileen interesen arabera, aurretik sailkatu diren 7 proiektuetatik 2-4 bat Hirikilabsen garatzeko aukera egongo da.
Ondoren proiektuen inguruan lan egiteko lantalde irekien hitzordu batzuk finkatu dira, ostegunetan:

  • 09 / 24 // 16.00 –  20.00
  • 10/01 // 10/08 // 10/15 // 10/22 // 10/29  // 16.00 –  20.00
  • 11/05 // 11/12 // 11/19 // 11/26  // 16.00 –  20.00
  • 12/03 // 12/10 //  16.00 – 20.00

OBLOBOTS TAILERRA

Oblobot 3D teknologia erabiliz errobotak inprimatzeko teknologia da. Guraso eta irakasleek haurrei elektrizitatea eta fabrikazio digitalaren oinarriak ulertzen laguntzeko plataforma egokia da. Pertsonalizatutako errobotak sortzeko elkarrekin lotu daitezkeen piezek osatutako kitak dira.
Tailer honetan errobotekin eta plastilina eroalearekin egingo dugu lan. Gure errobot argiztatuak eraikiko ditugu eta 3D piezak nola sortzen diren ikasiko dugu.
Tabakalerako Hirikilabs laborategian, irailak 12, larunbatean, 11:00etatik 13:00etara

SARTU!

Hirikilabs laborategia eta bertan lan egiten dugunak ezagutu nahi badituzu, etor zaitez Tabakalerara. Hurrengo astean Hirikilabs lantaldearekin solasaldi bat prestatu dugu.
Bertan kultura digital eta teknologiako laborategi hiritar bat zer den ezagutu ahal izango duzu.
Irekiera eta hileko programa azalduko dizugu eta parte hartzeko bide ezberdinak ere.
Azkenik erabiltzen dugun teknologia eta makinak ezagutu ahal izango dituzu ere.
Bi saio prestatu ditugu:

  • Irailak 8, asteartea  // 17:00 etan – Euskaraz
  • Irailak 10, osteguna // 18.00 etan  – Gazteleraz

Eman izena

H4ckU tailerra Gamestar(t) ekin

Ziberkulturak azken urteetan garrantzia hartu duen gaia da. Hobekuntza tekniko ugariei esker, egun teknologia merkeago, unibertsala eta eskuragarriagoa bihurtu da, gizakiaren elkartrukeenganako eragina areagotuz. Egun ekonomia, politika, erlazio pertsonalak eta aisia bezalako alderdiak teknologiarekin gurutzatzen dira, bere ohiko izaera itxia apurtuz, alderdi gizatiarra zeharkatuz.
Teknologiak gero eta garrantzia handiago dauka gure bizitzan, zer ekarriko du etorkizunak? Nola eraikiko ditugu harremanak gure inguruarekin? Nola aldatuko da gure bizimodua? Galdera horiek erantzuten saiatuko gara 7-18 urte arteko gazteekin tailer honetan.
 


 
Sesioa Tabakalerako irekieran izango da Irailak 12 16.00 etatik 19.00etara
Izena emateko jarraitu esteka hau


Saioaren egitura
Lehen ordua:
○ Nola egiten ditugu harremanak? Scratch eta bideojokoak erabiliz galdera hori erantzuten saiatuko gara. Etengabe hedatzen ari den munduaren forma berriak ikertuko ditugu. Horien artean, kulturaren iturburu gisa hartuko dugu programazioa eta kultura horren formetako bat, bideojokoak, aisialdi eta denborapasa ezinbestekoa gaur egun. Bi tresna horiek hartuko ditugu kontuan harremanak nolakoak diren aztertzeko.
Bigarren ordua:
○ Non bizi gara? Saio honetan teknologiak inguratutako lekuak aztertuko ditugu. Scratch izango da abiapuntua eta MakeyMakey, LittleBits eta Arduino ere erabiliko ditugu gure lan-lekua espazio errobotizatu eta erabilgarria bilakatzeko.
Hirugarren ordua:
○ Nolakoa naiz? Aurreko bi saioetan ikasitakoa eta teknologia erabiliz, gure gorputzean teknologiak zein eragin daukan aztertuko dugu. Gogoeta egingo dugu gure osagarri gisa erabiltzen ditugun tresnen inguruan: mugikorrak, laptopak, tabletak… nola aldatzen gaituzten hausnartuko dugu.

Tabakaleraren irekieran HowToMake #03: Hezkuntza aukera berriak STEM / STEAM

Zu zeuk edo beste batzuekin egin eta partekatu oinarri duen Maker kulturaren fenomenoak, kulturan, politikan eta enpresa-munduan islatzen hasi den teknologi eta gizarte eraldaketa ugari laguntzen ari du. Honek ez du soilik elkarlanerako moduak laguntzen eta ekintzailetza bultzatzen, aldi berean hezkuntza eredu berriak garatzeko aukerak ere zabaltzen ditu. Hau dela eta, disziplina-anitz-arteko ikasketarako interneten aurki daitezkeen material berriak, tresna libreak eta hezkuntzarako baliabideen plataforma irekiak gero eta ugariagoak dira. Honek STEM edo STEAM izeneko tendentziaren garapena lagundu du. Disziplina-anitz-arteko hezkuntza ikuspegi hau robotikan eta bideojokoak bezalako teknologia berrietan aplikatzen da. Maker mugimenduari lotutako proposamen pedagogikoan ere badu oinarri, inguratzen gaituen munduaren behaketa aktiboa eta pentsamendu kritikoa bultzatzen direlarik.
Artisau berrien komunitate aktibo bat sortzeko helburua dugu Hirikilabs hiritar laborategian. Hori dela eta, hezkuntza aukera berriak How To Make hirugarren topaketaren tematika izango dugu. Jabi Luengo irakaslea eta Mikel Gomez ARSGAMES elkarteko kidea gonbidatuko ditugu. Jabik Kubo proiektua aurkeztuko du eta Mikel Gomezek, ARSGAMES-eko lehendakari-ordeak, Gamestar(t) proiektuari buruz solastuko da.
Saio hau, datorren ostiralean izango da, irailak 13, igandean Tabakalerako eraikin berriko Laborategietan 12etan.
 
HOW TO MAKE#03: HEZKUNTZA AUKERA BERRIAK STEM / STEAM
GONBIDATUAK
JAVIER LUENGO // KUBO

Tolosako Hirukide eskolatik nagusien burua trebatzeko joko bat aurkezten digu. Hirukide eskolak Uzturre nagusien zentroarekin erlazio handia du. Astero ikasleak nagusiak bisitatu zituzten. Nagusi hauek goizetan terapia ordu pare bat dute eta euretan zentzuak eta burua trebatzeko saioak dituzte. Euren blogaren bidez prozesu guztia azaldu eta diseinu guztia banatzen dute.
MIKEL GOMEZ // GAMESTART

Gamestar(t) ARSGAMES elkarte kulturalaren baitan kokatzen den hezkuntza proiektu ludiko eta berritzaile da, artea, teknologia eta bideojokoak nahasten dituena, eta umeei protagonismoa ematen diena, beraien kabuz ekintza eta erabakiak hartzeko gaitasuna eta autonomia landuz. Proiektu hau teknologiaz baliatzen den heziketa eta pedagogia kritikoa uztartzean datza. Parte hartzaileek proiektuaren garapena, azalduko diren edukiak eta prozesuan jaso nahi dituzten ikaskuntzak erabaki dezakete. Norberak kudeatu dezakeen ikasketa prozesuan oinarritzen den egitura bat proposatzen da, parte-hartzaileen protagonismoa goraipatuz. Gamestar(t)ek bideojokoa sorkuntzarako oinarri nagusi badu ere, bestelako adierazpen artistiko-teknologikoaz baliatzen da (komikia, zinema, margoa, musika, eskultura, programazio informatikoa, etabar.)., artea, teknologia eta hezkuntza berritzailea uztartuz.
http://gamestart.arsgames.net/
How To Make Paola Guimeranseek pentsatu eta koordinatutako formatu bat da, Aitortu-EzKomertziala-BerdinPartekatu 3.0. lizentziapean dagoena.