Gaur egungo testuinguru digitalean, diseinu ireki eta kolaboratiboaren iritsierak, las modelo bezala, beste pertsonekin ideia eta ezagutzaren elkartrukerako (Do It with Others) aukera berriak eskaintzen ditu. Modelo berri honek diseinuaren ohiko praktikak aldatzen ari ditu, perfil desberdineko pertsoen arteko kolaborazioa baimentzen bait du. Gai honen inguruan hitz egin genuen aurreneko How To Make saioan eta prozesuan zehar hiritar desberdinek landutako diseinu ireki eta kolaboratiboko bi adibide aurkeztu genituen. Arquimaña-ko Raquel Aresek Fabdesk & codesk proiektuaz hitz egin zigun, Hirikilabseko altzariak eriakitzeko proposatutako prozesu ireki eta kolaboratiboa. Ondoren, Alberto Martínezek Enabling the Future elkartearekin izandako esperientziaz hitz egin zigun. Elkarte honek baliabide gutxiko familietako umeentzako esku protesikoak egiten ditu, ohiko protesiek duten kostu altua ezin ordaindurik, aukera bat izateko.
Hirikilabsera lotutako artisau berrien komunitatea sortzeko asmoarekin jarraituz, How To Make 2. saiorako Crowdfunding eta proiektu berrikuntzaren inguruko saioa planteatzen dugu, kultura librera eta egitearen filosofiari hurbiltzeko gai nabarmenak. Horretarako, BabyDuino proiektuaren sortzaile den Fabian Morales eta The Open Shoes ekimeneko Javier Bustamante gonbidatu ditugu. Saioa finantziazio eredu alternatiboen inguruko solasaldi batekin amaituko dugu Colaborabora-koRosa Fernándezen eskutik.
Saioa datorren ostegunean, ekainak 18, izango da Hirikilabsen. 17:00etan proiektu irekien 3. deialdian garatutako proiektuen emaitzen aukerzpen labur bat egingo dugu. Ondoren, 18:30etan, 2. How To Make topaketa hasiko da.
—————————-
HOW TO MAKE II: CROWDFUNDING ETA PRODUKTUAREN BERRIKUNTZA
GONBIDATUAK
BabyDuino, Fabian Morales
BabyDuino Arduino-n oinarritutako prototipatze-kit bat da eta beste funtzio batzuk eransten ari gatzaizkio. BabyDuino-ren helburua honako hau da: haurtxo batentzat garrantzitsuak diren datu biologikoak monitorizatzeko ikerketa-kit bat eskaintzea, hala nola, gorputzaren zein giroaren tenperatura, hezetasuna…. besteak beste. Informazio hori eskuratzen denean loaldiaren arazoekin (apnea), kardiopatiekin (bat-bateko heriotzarekin lotutakoak), … lotutako patroiak identifika daitezen laguntzen da eta horrek haurtxo baten bizitza salba dezake.
https://goteo.org/project/babyduino
The Open Shoes, Javier Bustamante
The Open Shoes proiektua oinetako osasungarriak, modularrak eta kode irekia dutenak sortzeko ekimena da. Erabiltzaileak berak behar dituen zapatak teknologia berriak erabiliz sortzeko aukera izan dezan aukera emango diona edo salneurri egokian erostekoa. 3Dak izan duen gorakadak lehen urratsak egiteko aukera eman zion proiektuari eta proiektuaren inguruan interesa zuten pertsonek komunitatea sortu zuten, alternatibak, bertsioak eta hobekuntzak egiteko. Kode irekia erabiltzeak lehen diseinuak moldatu eta behar berezietara egokitzeko aukera eskaintzen du.
https://goteo.org/project/the-open-shoes
http://theopenshoes.org/
HITZALDIA
“Crowd”ean oinarritutako finantziazio eredu alternatiboak (Rosa Fernández. Colaborabora)
Crowdfunding edo finantziazio kolektiboa mundu mailako fenomenoa bilakatu da. 1,5 miloi dólar bildu ziren sarean 2011 urtean gisa honetan eta 2014an 10 miloi. 160 herrialdetan hedatuta dago sarean dirua biltzeko modu hau.
Saio honetan dirua lortzeko bide horiek aztertuko ditugu eta proiektu teknologiak finantziatzeko aukerak eta baldintzak. Egungo kontzeptua azalduko dugu, historian barrena ibilbidea ikusiko dugu, tipologia eta eraldaketa. Ondoren, ordainsarien crowdfunding-az ariko gara, horrelako kanpaina bat abiatzeko aholkuak emango ditugu eta eredu hori erabiliz, kultura makerraren baitan gauzatu diren zenbait proiektu aipatuko ditugu. Saioa azaldutako kontuen inguruan eztabaidatuz amaituko dugu.