Abian da Hirikilabs laborategietan proiektuak garatzeko laugarren deialdi irekia.
Deialdi hau proiektuak aurkezteko eta topaketa batean partekatzeko prozesu parte-hartzailea da. Proposatzen den topaketa honen helburua proiektuak garatuko dituzten lantaldeak sortzea da, horretarako Hirikilabsek eskaintzen dituen baliabideak izango dituzte eskura.
Deialdi honetan leku aldaketa da, proiektuak jada Tabakalera eraikinean garatuko dira eta.
Deialdi honen filosofia kultura askea da, eta open designa eta ezagutza elkarbanatua. Maker-ak artisau digital garaikideak direla uste dugu, baita hacker-ak kodearen artisauak direla ere, eta p2p ikasketa guneak proposatu nahi ditugu, bertan, ezagutza sortu eta banatzeko asmoarekin.
Izan ere, Tabakalerak hiru lan ildo handi ditu. Horietako bakoitzaren barruan ideia edo proiektuak proposatzera animatzen zaituztegu, baita jardunaldietan parte hartzera ere:
1. Kultura librea (kultura baliabide komun bezala)
2. Makerrak + Hackerrak (boteretze teknologikoa + ezagutza banatzea)
3. Ikaskuntza eremu berriak.
Ildo hauekin bat datozen 2 4 proiekturen bila gabiltza.
Zer eskaintzen dugu Hirikilabsen?
Hirikilabs Plaza: topaketarako eta inguruko pertsonekin, taldeekin eta jarduketa komunitateekin elkarrekintzan arituz proiektuak garatzeko lekua da. Beste pertsona batzuekin elkartzeko eta Hirikilabseko espazioa, makinak edota baliabideak tailer ireki gisa ikertu, partekatu eta erabiltzeko unea eta, hala, DIYtik (egin ezazu zuk zeuk) DIWOra (egin ezazu beste batzuekin) eboluzionatzen duten sormenezko ideiak errealitate bihur daitezen.
Hirikikas: Hirikilabsen lankidetzan ikasteko jardueren ildoa da. Hirikilabsen ezagutza guztiak tailer eta material digital (post, tutorial, kode, diseinu…) bihurtzen ditu Hirikikasek, herritarrei hel dakizkien.
Horretarako, asteko tailerren programa bat proposatzen du. Bertan teknologia modu sortzailean erabiltzen duten proiektuak garatuko dira, prozesuan tresnak erabili eta teknikak ikasiz. Saio bakoitzean, beren ezagutzak gainerako partaideekin partekatuko dituzten gonbidatuak izango dira, eta guztiek partekatuko dute irakasteko, ikasteko eta dokumentatzeko ardura. Izan ere, horretan datza ikaskuntzaren dinamika.
Proiektu hautaketa prozesuari buruz:
Zure proposamena egin ahal izateko azken eguna abuztuaren 16a da. Horretarako, bete ezazu mesedez ondoko izen emate fitxa. Hirikilabs lantaldeak lehen hautaketa bat egingo du jasotako eskaera guztien artean.
Irailaren erdialdean lehen prozesu horretan aukeratutako proiektuak aurkezteko topaketa irekia egingo dugu eraikin berrian eta gurekin elkarlanean aritzeko aukera izango luketen kolaboratzaileak ere bertan izango dira.
Aurkezpen publikoaren ondotik Hirikilabs lantaldeak zenbat proiektu garatzeko aukera dagoen aztertuko du, zailtasun eta beharren araberakoa izan da erabakia. Emaitza guztiek IREKIAK beharko dute izan edo, bestela, ezagutza partekatzeko tailerrak antolatuko dira.
Hirikilabsen garatutako zenbait proiektu:
Donosti Tron: Plataforma para la difusión y visibilización de videojuegos independientes
Sea Chair: Taburete a partir de residuos recogidos en el mar.
Taupa, taupa: Digitalización material Montessori
Eraikizpi: Impresora 3D DLP
Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da.
Open Bike DIY txirrinda iriki eta errepikakor bat diseinatu eta fabrikatzean datza.
Dildotarrak 3D inpresorekin zuk nahi duzun dildoa gustatzen zaizun bezala Euskal Herrian egiteko aukera ematen duen proiektua da Dildotarrak.
Nekaz–hal Nekaz-Hal informazioaren teknologiak gure natura edo/eta landa inguruetara progresiboki eransten joateko epe luzeko proiektu bat da.