Suartez hiriko izatedun argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinurako proiektu bat da. Helburua Hirikilabs Plazako saioetan garatutako materialarekin hirian hainbat esku-hartze egitea da.
Proiektua Unescok aitortutako 2015, Argiaren Nazioarteko Urteko jardueren nazioarteko egutegiaren barne dago eta 2014ko Abenduan izandako Argiztapen tailerra eta Guerrilla Lightning-ari jarraipena emango die. Ekimena Winter Solstice Call-en barnean dago, Donostia 2016-k, urte horretako Europako Kultura Hiriburutzak sustatutako proiektuetako bat.
Taldea osatzeko oraindik behar diren profilak hurrengo hauek dira: laser mozketan eta honetarako fitxategien ekoizpenean ezagutza dituzten pertsonak, baita CNC fresaketan ezagutza duten pertsonak ere.
Proiektua eta hau osatzen dituzten pertsonak ezagutu eta taldera batu zaitezke hurrengo ostegunean, martxoaren 26a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabsen.