2013ko udan, Tabakalerako eraikin berrituan ezarri baino lehen, Hirikilabsek lankidetzako diseinu-prozesu bat egin zuen, behin-behineko espazioa hornitzeko xedearekin. Prozesu horretatik sortu da laborategia osatzen duten eta diseinu irekiari buruzko lan-lerroa abiarazi duten altzarien zati bat.
Era berean, 2014an zehar, Tabakalerak etorkizuneko guneak diseinatzeko prozesu bati ekin zion bi arkitekto talderekin, etorkizuneko eraikina hornitzeko elementuak diseinatze aldera; zehazki, elementuen modulartasuna eta in-house edo bertan erreproduzitzeko gaitasuna izan ziren aintzat hartu ziren funtsezko bi ezaugarriak.
Ordutik, topaketak eta programa egin dira diseinu irekiari (open design) buruz, laborategia eta Tabakalerako beste gune batzuk hornitzeko hainbat elementu kolektiboki eraikitzeko xedearekin. Prozesua diseinu irekiko taldearen topaketa multzo gisa planteatzen da, eta horiek denbora-epe jakin batean egiten dira. Topaketetan, partaideei fabrikazio digitalerako eta diseinurako tresnak hizpide dituen esperimentazio- eta ikasketa-prozesu batean parte hartzeko aukera ematen dieten saioak egiten dira.