ZER
Proiektu hau Komunitatearen behar zehatz bati erantzuna emateko sortu zen. Helburua da 0 eta 6 bitarteko haurrak, gurasoekin batera, elkarrekin egoteko espazio partehartzaile bat sortzea. EGON aditzak jolastu, esperimentatu, elkarrekin bizi, partekatu eta sortu esan nahi du. Azken finean, helduak eta haurrak Tabakaleran elkarrekin egoteko leku bat izatea.
NOLA
0-6 GUNEA proiektuko ezaugarrien eta baldintzen definizioa, diseinua eta sorkuntza lantegi partehartzaile moduan eratzen joan da. Ikaskuntza-iturri nagusia ikaskuntza kolektiboa, esperientzien elkartrukaketa eta froga-errore metodoaren jarduera egokieak izango dira.
NORENTZAT
0-6 GUNEA Tabakalerako Hezkuntza arloko eta Hirikilabs-en proposamena da. Epe luzeko proiektu hau famieliek, hezkuntza komunitateek eta prozesuak interesa duen edonork gauzatua izango da, beraiek egina eta beraiei zuzendua.