Taldea

Katxarraroak

DIY (do it yourself) eta DIWO (do it with others) filosofiatik abiatuta, gauzak konpondu, eraldatu, hackeatu, sortu edo egin nahi dituzten pertsonak biltzen dituen taldea.

DIY (do it yourself) eta DIWO (do it with others) filosofiatik abiatuta, gauzak konpondu, eraldatu, hackeatu, sortu edo egin nahi dituzten pertsonak biltzen dituen taldea. Talde egonkorra da, eta fabrikazio digitalaren eta aurrean jartzen den objektu edo katxarro ororen inguruko ezagutza trasteatzea, desmuntatzea, aurkitzea, esperimentatzea eta partekatzea du helburu. Egiteko eta ikasteko grina partekatzen duten hainbat ezagutza eta esperientzia dituzten pertsonek osatzen dute taldea. Gaur egun maker gisa definitzen dira, eta Medialaben eginzaleak edo “egiteko zaleak” deitu izan ditugu.

Oro har, hainbat proiekturen inguruan lan egiten da aldi berean (inprimagailuak, plastikoa birziklatzeko makinak, berotegiak, katamaranak, elektronikoa, aeromodelismo irekia).

Lantaldearen proiektuak