Taldea

Data Commons Lab

Datu irekien analisiaren eta bisualizazioaren inguruan lan egin nahi duen ekoizpen- eta azterketa-gunea da.

Data Commons Lab datu irekien analisiaren eta bisualizazioaren inguruan lan egin nahi duen ekoizpen- eta azterketa-gunea da.

Hirikilabs hiri laborategiak 2016 eta 2017an antolatu zituen datuen inguruko lantegiak ditu abiapuntu, gaiaren inguruan elkartu, lan egin eta eztabaidatzeko talde autonomo izateko helbuarekin. Guztionak diren heinean, itxiera arriskuen aurrean askatu edo babestu behar direlako, hiritar, sektore pribatu eta instituzioek zaindu eta kudeatu beharko lituzketen datuen inguruko hausnarketa-laborategia izango da.

Ekoizpen laborategi bezala egiten ikasteko, datuen inguruko analisia sustatu eta bisualizatzeko gunea izango da; errealitate konplexuak datuen bistaratze-modu ezberdinei esker era objektibo eta zehatzean ulertu ahal izateko. Laborategi hiritarra izango da halaber, ezagutza eta zalantzak disziplina eta interes ezberdinetatik abiatuta, datuen kudeaketarako elkarlan modu ezberdinak esperimentatuz, partekatzeko topagunea izatea du helburu. Bertako errealitateak ulertu eta aztertzeko eta beste lekuetan lanean ari diren komunitateekin konektatzeko.

Data Commons Lab-ek lantalde ireki eta egonkor gisa funtzionatzen du, modu autonomoan aritzen dena interes zehatz baten inguruan, kasu honetan, datuen kultura. Medialaben dagoeneko martxan dagoen formula da, beste gai batzuk hizpide hartuta. Kasu honetan informazioa, datuak eta datuen bisualizazioaren inguruko interes eta ezagutza ezberdinak dituzten pertsonak bildu nahi ditu, eta haien eskura jarri lantaldearen antolakuntza, gaiak, interesguneak eta dinamikak. Taldea aldizka elkartuko da Internet bidez eta era presentzialean.

Lantaldearen proiektuak