Taldea

Astronomia hiritarra

Astronomia hiritar talde irekiak astronomiaren eta horrekin zerikusia duen guztiaren dibulgazioaren inguruan lan egiten du, gai horretan interesa duten pertsona eta jakitunentzat topagune izateko.

Talde ireki hau Aranzadi Zientzia Elkartearen Astronomia Sailarekin lankidetzan egin da, eta astronomiaren arloko gaiak lantzen dira herritarren ikuspegitik. Taldearen sorburua Medialaben eginiko herritarren astronomia-jarduerak dira, Pertseiden une gorenarekin bat etorriz eginikoak.

Astronomia hiritar talde irekiak astronomiaren eta horrekin zerikusia duen guztiaren dibulgazioaren inguruan lan egiten du, gai horretan interesa duten pertsona eta jakitunentzat topagune izateko. Horretarako, taldeak hainbat jarduera eta proiektu garatzen eta proposatzen ditu, astronomiarekin lotzen diren interes-mota desberdinetarako topagune gisa balio dutenak: objektu astronomikoak behatzea eta ezagutzea, horiek deskubritzeko proiektu didaktikoak sortzea edo zerua eta espazioa behatzeko teknologiak eta elementuak garatzea.

Lantaldearen proiektuak