2017ko apirilaren 3an, 4an eta 5ean Hirikilabsen egindako eta Montera34k koordinatutako Airbnb efektua datuetan izeneko lehen lantegia antolatu zen. Datuak bistaratzeko eta aztertzeko oinarriak ikasteko modu gisa sortu zen. Azterketa horren bidez lehen aldiz, tresna bereziak lantzea eta, gainera, interes eta ezagutza-maila desberdinak zituzten herritarren artean egitea suposatu zuen. Lantegi horretan parte hartu zutenen artean, ingeniariak edo programatzaileak, ikertzaileak, ekintzaileak, etxebizitza eta turismo arloetako udal teknikariak edo arduradunak eta Airbnb eta antzeko plataformetan zerbitzuak eskaintzen dituzten etxebizitzen jabeak zeuden.
Esperientzia horizontal gisa, lantegia elkarlaneko ikaskuntza deitzen dugunaren adibide bat izan zen, hori baita besteak beste bai helduentzat (Hirikas) eta baita haurrentzat ere (Jolabs) antolatzen dugun programaren oinarrietako bat.
Lantegiko hiru saioetan zeregin desberdinak egiteko aukera izan genuen, baita Airbnb “efektua” deiturikoari eragiten dioten hainbat alderdi eztabaidatzekoa ere. Bitxikeria moduan lantegian ateratako emaitza batzuk sareetan argitaratzen hasi zirenetik, Airbnb “efektua” kontzeptua erabiltzen hasi ziren, aurretik fenomeno puntualtzat hartzen zena definitzeko.
Ñabardura hori da Hirikilabs bezalako laborategi hiritar batetik Airbnb bezalako gai zabal batean sartzea erabaki izanaren arrazoietako bat. Ba al zuen Airbnb efektuak eraginik bere inguruan, kasu honetan Donostian? Edo 2017an turismorako etxebizitzak agertzea hiriko etxebizitza-garapeneko beste fenomeno bat besterik ez zen? Ba al du eragin zuzenik hiriko higiezinen eskaintzan, berez urria dena, etxebizitza horiek turismo-erabilerarako atera izanak? Laborategian kasuistika hori, hainbat jarrera eta alderdi ondo polarizaturekin, datuen eraikuntzari buruz ikasteko modu egokia izan zitekeela uste dugu, bai eta datuen objektibotasunari buruz eta eztabaida eraikitzaile bat sortzeko izan dezaketen erabilgarritasunari buruz ere.
TXOSTENAK:
https://lab.montera34.com/airbnb.v1.0/donostia/
Erabilera turistikoko etxebizitzei eta Airbnb-k Donostian duen presentziari buruzko txosten hau Montera34ren eta Hirikilabs kultura digitaleko eta teknologiako laborategiaren baterako ekimena izan zen.
Etxebizitza turistikoari buruzko daturik ez zegoenez, lantegiak datuak, analisiak irekian egiteko metodologiak eta horiek bistaratzeko moduak irekitzea proposatu zuen.
Etxebizitza tirustikoaren erabilera arautzen duen udal ordenantza
Ostatuak anfitrioiaren arabehera
Erabilera turistikorako etxebizitzak
Udal Ordenantza berrian, zenbat etxebizitza erregistratu dira?
Udal ordenantzan erregistratutako erabilera Truristikoko Etxebizitza vs. Airbnb iragarkiak