Astronomia hiritar lantaldeak proposatutako lehen proiektuaren izenburua itsuentzako astronomia izan zen, nahiz eta proiektu hau mota guztietako ikusleentzat pentsatuta egon, ikusmen-arazoak izan ala ez. Tresna honen berezitasuna bertan eraikitako objektuak ikusteaz gain, entzumena edo ukimena bezalako beste zentzumen batzuen bidez hauteman ahal izatea da.
Abiapuntua, konstelazio kopuru jakin bat, ekliptikoa eta zeruko ekuatorea barne, modu finkoan irudikatutuko duten panelen sistema bat diseinatzea da.