Proiektua

EKI 1

EKI1 misioaren helburua da zunda estratosferiko bat jaurtitzea xede hauek lortzeko: gure inguruari argazkiak atetzea, datuak biltzea eta horien jarraipena egitea.

Taldea Astronomia hiritarra

EKI 1

EKI1 misio estratosferikoa Hirikilabseko astronomia hiritarreko talde irekian sortu zen, lankidetza-proiektu gisa. Zehazki, helburua da zunda estratosferiko bat jaurtitzea, hiru xede lortzeko: gure inguruari argazkiak atetzea, datuak biltzea eta helburu hori lortzeko zein gaitasun behar ditugun elkarrekin ikastea. Gaitasun horiek baliagarriak izango zaizkigu aurrerago anbizio handiagoko misioak planteatzeko.

Alabaina, honako hauek dira lehen misio honen xedeak, lehentasunaren arabera ordenaturik:

  • Hegaldiari denbora errealeko jarraipena egitea
  • Gure inguruari buruzko datuak eskuratzea
  • Hegaldi osoko argazkiak biltzea
  • Zunda berreskuratzea

Horretarako, proiektuak hainbat azpisistema ditu: jaurtiketa, berreskuratzea, telemetria, irudia eta esperimentuak.

  • Jaurtiketaren azpisistemak zundaren egituraren eta behar diren materialen (besteak beste, globoa, helioa, sokak, kapsula eta isolamendua) gaineko ardura du.
  • Berreskuratzearen azpisistema paraxuta berreskuratzeaz eta hegaldiari jarraipena egiteaz arduratzen da.
  • Telemetrian datuak bildu eta denbora errealean bidaltzen dira.
  • Irudien azpisisteman argazkiak eta bideoak egin eta prozesatu egiten dira.
  • Azkenik, esperimentuen azpisisteman, karga erabilgarri osagarria kudeatzen da, balizko esperimentu zientifiko gisa.

Misioa

Jaurtiketa 2019ko irailaren 7an egin zen, Getariako Malkorbe hondartzatik. EKI-1ek 2 ordu eta erdi beranduago hartu zuen lur Gaztelun, Tolosatik gertu; 35 km egin zituen horizontalean eta 32 km-ko altuera hartzera iritsi zen eztanda egin aurretik. Akats txikiak egon ziren prozesu osoan zehar, baina, hala ere, posible izan zen kapsulari telemetria-sistemaren bitartez jarraipena egitea. Halaber, kapsula bera eta hegaldiaren datuak berreskuratu ziren. Bideo eta argazkiak egiteaz gain, telemetria-datuak ere lortu genituen, besteak beste, eguzki-erradiazioari buruzkoak. Grafikoa argazki-galerian dago ikusgai.

Bidean dago jada EKI2 misioa. Bertan, lehen jaurtiketan egindako akatsak zuzendu eta garatutako sistemak behin betiko balioztatuko ditugu, hurrengo esperimentuak planteatu ahal izateko.

Pausuz pausu

  • .Hyowee 1600 motako globoa
  • Helio-botila (gutxienez 4,5 bat m3)
  • Paraxuta (komertziala, 1,5 bat kg-rako egokia) edo ripstop nylona, paraxuta egiteko
  • Radar-islagailua (ikus diseinuak)—5 mm-ko luma-kartoia, aluminio-papera eta esprai itsasgarria
  • Poliamidazko kometa-sokak
  • Poliespanezko esferak (hutsak, 25 eta 15 cm-ko diametroa)
  • Kamerak: Xiaomi Yi 360 VR, SJ4000, Mobius, RPi Camera V1
  • Jarraitzailea: APRS NanoTracker
  • Hegaldi-ordenagailua: Raspberry Pi Zero + StratoZero PCB (ikus hardware nagusia)
  • Esperimentua: Arduino + Geiger kontagailua + Logger SD

Jarraipen-hargailuetarako:

  • TTGO ESP32+LoRa+OLED plakak (868MHz)
  • Yagi 868MHz antenak – 4 mm-ko aluminiozko hegaxkak, 6 mm-ko aluminiozko karratutxo bat, 3Dn inprimatutako piezak (ikus diseinuak), kable ardazkidea.

Hegaldi-ordenagailua: Raspberry Pi Zero StratoZero «hat»arekin:

https://github.com/ladecadence/StratoZero

Raspberry Pi-an exekutatutako ASHAB-RS softwarea:

https://github.com/ladecadence/ASHAB-RS

Ordenagailurako jarraipen-softwarea:

https://github.com/ladecadence/ASHAB-Telemetry

Zerbitzari batean instalatzeko softwarea, jarraipena online egiteko eta eskuratutako datuak datu-base batean biltzeko aukerak gaitzen dituena:

https://github.com/ladecadence/Helios

TTGO+OLED+LoRa plaketarako softwarea:

https://github.com/ladecadence/ASHAB-Telemetry-Receiver

Paraxutaren diseinua (Ripstop nylona): Paraxuta

Radar-islagailuaren diseinua (luma-kartoia moztea eta aluminiozko paperaz estaltzea): Islagailua/Radarra

Harrera-/transmisio-antenak: Antenak-868

Kapsularen LoRa antena: dipoloa-tolestua-868