Uliako Lore Baratzak parkea oinarri hartuta, parkean bertan aplikagarri eta erabilgarri izango diren elementuen diseinu prozesu parte-hartzaile bat jarriko da martxan. Talde honen helburua hainbat eraikuntza eta berrerabilpen teknika erabiliz parkearen eguneroko bizitzarako erabilgarri izango diren altzari eta elementuak sortuko dira.
Lantegi honetan zura edo banbua bezalako material naturalen forma, materialtasuna, diseinua, lotura motak edota eraikuntza desberdinekin esperimentatuko da. Landa eremuan oso erabiliak diren teknika eta materialak ikusi eta diseinu eta Land Art munduarekin konbinatuko dira.
BIO
Ion Arregi eta Martin Ferran, 2005 urtean ezagutzen dute elkar, artea, arkitektura eta diseinua zeharkatzen dituen ibilbide bat eginez. Prozesu honetan, asmo batzuen kontzeptualizazio, gauzatze eta joanetorriko esperimentazioan murgiltzen dira. Arteleku bezalako sorkuntza testuingurutik, Noruegako Dhale herrian eginiko egonaldira, edota Donostia – Berlin joanetorrian, haien elkarrekintza egoera bat bilatzen jarraitzen dute.
IZENA EMAN
Month: July 2017
SummerLab'17
SummerLab’17 motibazio eta esparru ezberdinetan aritzen diren maker, aktibista, ikertzaile, sortzaile eta hiritarrak biltzea helburu duen udako kanpamendu moduko lantegi kooperatiboa da. Pertsona hauek teknologia, kultura digitala, diseinu irekia eta hezkuntza bezalako gaien inguruan besteak beste, lanean jartzen saiatuko gara, aurten Herri ekimena eta Teknologia sozialak gai nagusi bezala hartuta. Hirikilabs laborategian eta Uliako Lore baratzetan lantaldeak, bilguneak, hitzaldiak eta lantegiak antolatuko dira.