Food Hack Lab taldearen bidez, bat egin nahi dugu tresna libreak erabilita gastronomia, sukaldaritza- eta nekazaritza-inguruneei konponbideak ematen dizkieten proiektuak garatzeko ideiarekin.
Asko dira talde honetan pentsatzera eraman gaituzten galderak eta kezkak eta horiek, nolabait, definitu egiten gaituzte:
Food_ Jakia. Nola jaten dugu? Nola ekoizten ditugu elikagaiak? Nola ekoiztuko ditugu etorkizunean? Nola prestatzen ditugu elikagai horiek? Zein teknika erabiltzen dugu? Zein tresna erabiltzen dugu? Irisgarria al da janaria? Egungo sistema ondo al dago?
Hack_ Gauzak nola egin eta nola funtzionatzen duten galdetzen dietelako euren buruari, nola orain hala etorkizun batean. Oraingo sistemari buelta emango diogulako, guk nahieran eraldatu ahal izateko. Diseinua eta teknologia askatu, mundu guztiarentzako irisgarria izan dadin. Berrikuntza irekia eta baliabideen deszentralizazioa hemen dagoelako jada eta gure artean gelditzeko asmoarekin.
Lab_ Komunitate irekiko laborategi bat delako, baliabide eta ezagutza kontzentratu eta ikerketa eta garapenak bultzatzeko nahia dugulako. Mundu guztia da ongietorria.
Hori guztia gure bereizgarri den gaituen maker filosofiarekin. Xedea egitea delako. Egitea, partekatzea, ikastea, jolastea, tresnak sortzea, parte hartzea, laguntzea, eta, batez ere, gauzak egiteko modua aldatzea.
Fabrikazio digitaleko teknologiei eta artisautza berriei lotuago dagoen hurbilpen bat proposatzen dugu; izan ere, horien bidez, pertsonalizazioa, hackeagarritasuna eta irtenbide espezifikoak lortu ahal dira.