Taldea

Precious Plastic

Precious Plastic komunitateko plastikoa birziklatzearen inguruko talde irekia. Bertan edozein pertsonek modu autonomo eta borondatezkoan parte hartu dezake plastikoa biltzen, eraldatzen edo makineria fabrikatzen

Precious Plastic plastikoaren hondakinak murrizten dituen komunitate globala da. Batzuetan birziklatzea bultzatzen egiten dugu. Beste batzuetan, material biodegradagarri berrien bidez. Besteetan aldiz zero hondakineko bizimodua sustatuz. Kasu bakoitzean eraginkorrena dena. Precious Plastic mundu mailako birziklatze sistema alternatiboa sortzea helburu duen pertsonen, makinen, plataformen eta ezagutzen konbinazioa da.

Precious Plastic Medialab TBK mundu mailako komunitate honen bertako nodoa da, plastikoa birziklatzearen inguruko talde irekia. Bertan edozein pertsonek modu autonomo eta borondatezkoan parte hartu dezake plastikoa biltzen, eraldatzen edo makineria fabrikatzen. Precious Plastic Medialab TBK, gainera, nazioarteko sareko lan espazio edo workspace ofiziala da. Bertan birziklatze porzesua burutzeko beharrezkoak diren makinetako batzuek (txikitzea, estrusioa, plantxa) eta astero elkartzen den komunitate aktibo eta anitza aurki daitezke.

Lantaldearen proiektuak