Taldea

Zinema eta teknologia

Zinemaren eta teknologiaren inguruko laborategi esperimental honen helburua mugimenduzko irudi eta soinuari aplikatutako teknologia analogiko zein digitalen erabilerari buruz modu kritikoan hausnartzea da, eta material horiek sormenez nola erabil daitezkeen proposatzea.

Trantsizio teknologiko betean gaude gaur egun: oraindik ere metodo analogikoak erabiltzen dira, hala edukien erregistroan nola difusioan, arlo digitalak ezarri duen 3.0 iraultza gertatzen ari den bitartean. Ez dugu teknologia berri –eta zahar‑ horien erabiltzaile pasibo izan behar, baizik eta hausnartu behar dugu nola grabatzen dugun, zerekin, zergatik, zertarako eta norentzat. Lantalde honek mahai gainean jarriko ditu kontu horiek guztiak, eta gaur egungo garai teknologikoari aurre egiteko sormenezko moduak aktibatuko ditu.

Taldeak hiru eremutan banatzen du bere lan-prozesua: DIY gailu eta tresnen garapena, lantegi programa baten antolaketa eta irudiaren esperimentazioari buruzko eztabaida eta bisionatu jardunaldiak.

Zinema interesatzen zaion edonork, hala zinemagileek nola ikasleek, edota ingeniariek eta maker-ek, zabalik dituzte zinemaren eta teknologiaren inguruko talde honen ateak.

Lantaldea 2018an hasi zen elkartzen, eta Banco Sabadell-en babesa dauka.

Lantaldearen proiektuak