Animazioko multiplano handiaren bertsio txikia, desmuntatzeko eta bidaian eramateko prest, edonon animatu ahal izateko. Irudiak atzemateko, nahikoa da zure mugikorra eta animazio-aplikazio erraz bat erabiltzea.
Pausuz pausu
- Zurezko plantxa DM 5mm-ko lodiera (30 x 60 cm)
- 2 mm-ko lodiera duen metakrilato gardena (15 x 30 cm)
- Animatzeko materialak: collagerako paperak, marrazkiak, argazkiak
- Laser ebakitzailea
1.- Moztu egurrezko piezak laser ebakitzailearekin txantiloia jarraituz.
2.- Moztu metakrilatozko pieza. Horiek izango dira multiplanoko atazak. Bitik bosterako kapak sortu daitezke.
3.- Egurrezko piezak muntatu multiplano txikia eraikitzeko.
4.- Sartu metakrilatozko plantxa ezberdinak.
5.- Jarri egurrezko pieza bisorearen gainean. Hor jarriko dugu gure mugikorra edo kamara fotogramak harrapatzeko.
6.- Stop Motion Studio aplikazioa jaitsi (aukerakoa).
7.- Has zaitez animazioarekin!