Proiektua

SliderBoard

Argazkietan Sliderrak eta Mikrosliderrak (makroa) kontrolatzeko plaka.

Taldea Katxarraroak

SliderBoard

Medialabeko Proiektuen Plaza deialdietan garatutako Slider eta Makro-argazkigintza proiektuetan, elektronika atala errazteko beharra ikusi zen, konexioak egitea eta, oro har, kableak eta moduluak bereizita erabiliz muntaketa egitea korapilatsua baitzen, eta ez oso egonkorra. Beraz, bi proiektuetarako beharrezkoak ziren osagai guztiak integratuko zituen PCB bat diseinatzea erabaki zen, muntaia (dena soldatuta doa plaka honen gainean), integrazioa (karkasen diseinua, etab.) eta egonkortasuna sinplifikatuz, motor bat edo bi dituen edozein kamera-kontroletara eta tiro egiteko kontrolera egokitu ahal izateko.

Pausuz pausu

  • PCB. Proiektuko PCB-a hemen jaitsi daiteke https://github.com/hirikilabs/SliderBoard eta PCBak egiten dituen edozein online lantegietara bidali daiteke, esaterako JCLPCB edo PCBWay.
  • Arduino Nano.
  • “Pololu” motorreko Drivers-ak  (Bakarra edo bi, erabileraren arabehera).
  • LCD pantaila 16×2 lineaduna.
  • 4N35 Optoakoplatzailea
  • Jack DC
  •  1N4007 bi diodo.
  • 10K-ko erresistentzia aldakorra.
  • 100uF-ko bi kondentsadore.
  • 330 (2), 680, 1K, 2K2 eta 3K3KO erresistentziak, guztiak. 1/4W-koak.
  • 6 PCB sakagailu, 6 mm-koak.
  • Pineak botatzeko konektoreak eta 3.5mm paseko PCBko bi klema.

PCBan osagai guztiak soldatu, txikienetatik hasita, ordena honetan: erresistentziak, sakagailuak, optoakoplagailua, potentziometroa, konektoreak eta, azkenik, moduluak. Drive-motore bakarra erabiltzen bada, muntatu “A2/Stepper” posizioan egingo da. PCBan pin-zerrenda emeak erabiliz moduluak konektatzea gomendatzen da, behar izanez gero, erraz ordezkatu ahal izateko.