Zer da slider bat?
Slider-a, argazkigintzan edo bideogintza erabiltzeko sortutako mugimendu-erraila da. Horren bidez kamararen mugimendu oso zehatzak eta kontrolatuak lortzeaz gain, narrazio- eta deskripzio-plano oso interesgarriak sortzen dira.
Hemen aurkezten den slider motorizatuak kamararen mugimendua, kliskatze sekuentzia eta argazkien esposizioa automatizatzea eta kontrolatzea ahalbidetzen du.
Ideia da mugimentu linealarentzat sistema merke eta erraza sortzea argazki tarteak edo “time-laps”ak nahiko leunak, zehatzak eta egongorrak izango direnak edo besterik gabe bideo-kamararen mugimendua lortuko duguna.
Pausuz pausu
Slider- sortzeko hanoko materiala beharko duzu:
- Aluminiozko bi hodi, bakoitza 16mm kanpoko azalerarekin bider 1000mm luzeera.
- 2 metro luzeerako horzdun uhala bider 6mm bere errodamenduekin eta poleekin.
- Pausuz pausuko Nema 17 motorea, 12v
- Etengailua
- Arduino Uno
- Display (LCD pantaila)
- Motore-kontrolagailua
- 12V bateria
- LED 940 nanometroa (Oharra: argazki kamararen tiro infragorria modu automatikoan gertatu dadin – Canon eta Nikon kamarentzat baliogarria da-. Led honek hanka motzena soldatua eduki behar du, babes erresistentzia 5 voltiotatik 3 voltiotara gutxituko duena, 20 miliamperio eta 220 ohmnio)
- Bolazko argazki-errotula
- Errodamentuak (Oharra: bridazko boladun errodamentuak 10 unitate/loteko 623zz 624zz 625zz poleazko gurpila ranura sakoneakoa eta 3D inpresorarako piezetarako bridak dituztenak)
- Tamaina ezberdinetako azkoinak, torlojuak eta zirrindolak
Eztainagailua, kola beroa, bihurkinak eta 2,5mm edo 3mm barautseko zulagailuak eta goraizeak baita.
- Irristailuaren euskarria: inprimatutako pieza slider mugikorraren euskarrirako. Horri errodamentuak torlojuz lotu beharko zaizkio.
2. Albo bateko euskarria 1, horzdun uhala. Hurrengo irudian ikus daiteke euskarria, hanka tringeluarrak albo bitara jarriekin tximeleta erako azkoinekin lotuak, modu horretara behar izanez gero tolestu ahal izango ditugu.
3. Ikus daiteke, nola motorea ziriaz (kontratxapatuzkoa) euskarriari lotzen zaion finkapena errazteko. Aluminizko hodiak euskarri 2-an sartuak daude, bertan kamararen plataforma ezartzen delarik 3 errodamentu dauzkaten pieza mugikorrekin (4).
4.-Motorea euskarriari lotua, 2,5 mm-ko kontratxapatuzko ziriaz, plataformaren ardatza aske uzteko eta torlojuak (3mm diametroa eta 6 mm luzeerakoak) motorea eusteko nahiko leku eduki dezaten .
5.-Ibilbide amaiera jarrita. P2,5 mm-ko barautsarekin bi zulo egiten dira, euskarri 1-etik Arduinoraino kableak pasa daitezen. Ondoren Kola beroa erabili da guztia eutsi ahal izateko.
Elektronika-kontrolaren aldea:
1.- LCD pantaila, Arduino UNO-ra lotua
2.-Motorearen kontrolatzailea: komenigarria da, bero-disipadorea txip kontroladorearen gainean jartzea, dezente berotzen baita.
3.- LCD pantaila jasotzeko inprimitutako kaxaLa caja impresa para albergar el pantalla LCD con el Arduino y el controlador de motor.
4.- Behekaldean bateriak jarri dira, belkroa bateriaren albo batean jarrita, modu horretan bateriak kargatzeko erraz kenduko dira.
5.- Zutabe morea (hautazkoa) alanbre malgu bat da led infragorrizko kertena gomaz inguratua dagoena (zinta intsagarria, goma, etab), eta horrek kamararen tiroan kode bat sortzen du (programazioan gehitua dago eta Canon eta Nikon kamarentzat baliogarria da), beraz horren kokalekua kamara-hargailuaren aurrean izan behar du. Led hori tiroko konektore klasiko batengatik ordezkatu daiteke.
Arduinoren programazioa GitHub Internet atarian aurkituko duzue.
Youtuben dauden bideo interesgarriak: