Proiektua

Azti-linterna edo linterna majikoa

Azti-linterna magikoa gailu optikoa da, zinematografoaren aitzindaria. Kamera ilunaren diseinuan oinarritu zen, kanpoko irudiak jasotzen zituen barruan ikusteko.

Taldea Katxarraroak

Azti-linterna edo linterna majikoa

Azti-linterna edo linterna majikoa historiako lehen proiektorea izan zen. XVII. mendean Athanasius Kircherrek garatua, kamera ilunaren diseinuaren printzipioak jarraitu zituen (kanpoko irudiak jasotzen, barruan ikusgai eginez), kameraren barrutik kanpoalderantz irudiak proiektatzea lortuz.

Azti-linternak beirazko plaka zeharrargiak proiektatzeko erabiltzen ziren, helburu didaktikoak edo entretenimenduzkoak betetzen zituzten marrazki edo argazkiekin. Linterna magikoaren proiekzioek ikuskizun publiko edo pribatuak sorrarazten zituzten, narrazioekin eta zuzeneko musikarekin batera. Proiektatzen ziren plaka asko eskuz margotuta zeuden, eta horietako batzuk edertasun handiko benetako museo-piezak dira, denboraren joanari oso egoera onean eutsi diotenak.

Linternek ikatzarekin edo gasezko lanparekin funtzionatzen zutenez, eta modernoenek jada egungo instalazio elektrikoetarako zirkuitu elektriko zaharkitua erabiltzen zutenez, ohikoa da artxibo, museo eta bilduma pribatuetan ezkutatuak egotea, publiko orokorraren bistatik kanpo, ezin direlako modu praktikoan eta errazean proiektatu.

Irudi horiek sorkuntza-proiektuetan txertatu ahal izateko eta testuinguru desberdinetan irudi horien edertasunaz berriro gozatzeko, DIY linterna magiko bat birsortzeko proposamena sortu da, egungo teknologiekin, modu erraz eta oso merkean, eta Interneten erraz aurki daitezkeen osagaiekin, edo birziklatuak izan daitezkeenekin ere.

Pausuz pausu

  • Teleskopiorako lente pare bat, bata ahurra eta bestea ganbila. Eredu hori erreferente ona litzateke: https://es.aliexpress.com/item/1005001460681644.html

Oharra: garrantzitsua da lenteak proiektatu nahi den irudia baino diametro handixeagokoak izatea. Eraikitzen dugun kaxaren neurriak lenteko foku-distantziaren araberakoak izango dira. Esku artean dugun kasuan 80 mm-ko luzera eta 300 mm-ko luzera fokala duen lentea erabiliko dugu.

  • Fresnel lente bat argi-izpiak kontzentratzeko. Honelakoa:

https://es.aliexpress.com/item/32890388868.html?spm=a2g0o.productlist.0.0.50d1231cDnVevX&aem_p4p_detail=202106090307247824103076926010000444328

  • Argi beroko LED 1 eta gutxienez 220V eta 5W inguruko potentzia.
  • Elikadura-kable bat.
  • 220v-ko eta 120mm-ko haizagailua eta LEDera akoplatzeko eta gehiegi berotzea saihesteko disipadorea.
  • DMn egindako zurezko kaxa bat, 5mm-koa, diseinua hau duena: CAD artxiboak
  • Plastikozko hodi bat, uztaia eta haria dituena, foku gisa funtzionatuko duena, eta hor sartuko ditugu lenteak. 3D inprimagailu batekin egin dezakegu, eredu hau erabiliz: 3D ereduak