Honi buruz

Medialab_Labs Medialab Tabakaleran burututako proiektuak biltzen dituen plataforma da. Proiektu horiek komunitateak eta talde irekiak, Plaza deialdietan eta baita ere laborategiko Medialabeko lan taldeak egindakoak dira.

Plataforma honetan software libreko filosofiari erantzunez, “Zuk zeuk egin” DIY eta “besteekin egin” DIWO, talde ezberdinen proiektuen inguruko informazioa jasotzen da, zeintzuk kultura digitalean eta teknologian, gizartearen erabileraren irizpide kritiko, sortzaile eta elkarlanekoarekin burutzen diren, bere garaian Hirikilabs-en eta, 2020az geroztik, Medialab Tabakaleran.

Medialab_Labs-en helburua ezagutza eta informazioa partekatzea da, talde irekietan parte hartzen duten pertsonek sortutakoa esku publikoetan jarriz, interesa duen edonork erreplikatu edo hobetu dezan.

Proiektu bakoitzak ahalik eta informazio osatuena dauka: Proiektuaren irudiak, Proiektuaren deskribapena,  Beharrezko materialak, Diseinu planoak, Muntairako jarraibideak, Beharrezko erremintak, Programazioa, Lotura interesgarriak, etab.

Plataforma honen egiturak, proiektuez haratago, proiektuak gauzatzen dituzten talde irekien informazio osagarria dauka. Talde irekiak Medialab Tabakalerak lantzen dituen dinamiketan eta ikerketa arloetan aritzen dira: Open Design – Altzari irekiak, Zinea eta Teknologia, Hiritar astronomia, 3D ikasi, Ehungintza esperimentazioa, Food Hacklab, Katxarraroak, Precious Plastic, Data Commons Lab.

Plataforma honen xedea egungo proiektuak nola lehengoak gehitzen jarraitzea da, poliki-poliki, Medialab Tabakaleran garatutako guztiari ikusgarritasuna emateko asmoz.

Fitxategiak sarean argitaratzen direnez, munduko edozein txokotako erabiltzaileek dute aukera pieza horiek fabrikazio digitalen bidez kopiatzeko eta ber-erabiltzeko beti ere lizentzia berdinapean.


Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00 – 20:00
Igande eta jai-egunak: 10:00 – 14:00
Itxita: astelehenak , urtarrilak 1 eta 6, maiatzak 1, abenduak 25