Taldea

Tekno Fantasy

Lantalde ireki honen helburua da taldean ikertzea, hausnartzea eta sortzea, animazioen, proiekzio analogikoko sistemen eta programazio-lengoaien artean bidaiatuz.

Tekno Fantasy 2018an sortutako Zinema eta teknologia lantaldean sortu zen. 2023an, talde horren esparruan, proiektu berriak garatzen eta ikerketa-ildo berriak irekitzen hasi ziren. Horrela sortu zen Tekno Fantasy, argi, kolore, proiekzio eta tramankuluekin esperimentatzeko gune kolektiboa.

Lantalde ireki honen helburua da taldean ikertzea, hausnartzea eta sortzea, animazioen, proiekzio analogikoko sistemen eta programazio-lengoaien artean bidaiatuz. Katxarreatzeko izpiritu baten barruan, talde honek intuizioa eta desira ditu motore, eta froga-errorearen metodologiatik habiatuta egiten du lan.

Animazioan, zineman, proiekzioetan eta soinuan interesa duen edonor Medialabeko laborategira asteazkenero 18:00etatik 20:00etara hurbildu daiteke katxarreratzera eta fantasiatzera.

2024 urterako asmoa da argien eta proiekzioen ikuskizun bat sortzea, lan-espazioan sortutako esperimentuak eta tramankuluak bateratzeko eta zuzenean eta taldean esperimentatzeko eta sortzeko.

Lantaldearen proiektuak