Proiektua

Praxinoskopio-antzerkia

Prisma bat eratzen dutela antolatutako ispilu-sistema batez osatua dagoen tresna optikoa. Praxinoskopioko ispiluetan islatzen den argia erretinan islatzean irudia higitzen ariko balitz bezala ikusten da.

Taldea Tekno Fantasy

Praxinoskopio-antzerkia

Emile Reynaudek 1879an egindako praxinoskopioaren moldaketa da honakoa, urte batzuk lehenago Reynaudek asmatutako praxinoskopioaren jarraipena. Bertsio honek antzerki batean animazio bat ikusteko ilusioa sortzen duen bisorea du.

Praxinoskopioa hamabi ispiluk osatzen dute eta, horietan, 12 fotograma bizidunen tira bat bat islatzen dute. Ispiluak biratzean, ustekabean mugitzen diren irudiak islaturik ikusten dira.

Pausuz pausu

  • Kontratxapatuzko 7 mm-ko xafla
  • 3 mm lodiera duen DM egurra
  • 2 mm-ko tefloi-xafla
  • Zurezko hagaxka, 5 mm-ko lodierakoa eta 16 cm-ko altuerakoa
  • 1 cm-ko lodiera eta 3,5 cm-ko altuera dituen hagaxka ildaskatua
  • Kartoi mehe beltzezko tira bat 58 x 5,7 cm
  • 25 x 27 cm-ko kartoi mehe beltza
  • A3 tamainako folioak, animazio-zerrendaren txantiloia inprimatzeko
  • 5 cm-ko bi bisagra
  • 2,5 x 8 mm-ko tirafondoa
  • 1,5 cm altuerako bururik gabeko iltzeak
  • Zianoakrilatozko kola
  • Kaxan dekorazio-collagea egiteko irudiak

 

1. Moztu pieza guztiak laser-ebakigailuan, txantiloiak jarraituz.

2. Zurezko kaxa muntatu, bi zatiak bisagrekin lotu. Jarri topea, kutxa irekitzean 90º-ko angeluan gera dadin.

3. Praxinoskopioaren gorputza muntatu. Jarri ispiluak ahoz behera gainazal batean eta lotu karrozero-zintarekin. Itsatsi ispiluen erdiari 9,5 cm-ko bi dodekagonoetako bat. Itsatsi bigarrena goiko aldean eta errematatu 10,5 cm-ko zirkulua danborraren gainean itsatsita

4. Itsatsi ispilu-danborra 18 cm-ko diametroa duen zirkulu handiari. Goiko zurezko zirkulurik gabe dagoen aldetik itsatsi.

5. Itsatsi kartoi mehe beltza (58 x 5,7 cm) danborraren zirkulu handiaren inguruan.

6. Sartu hagaxka ildaskatua, kola gabe, zuloan. Praxinoskopioa biratzeko biradera izango da.

7. Heldulekua muntatu. Itsatsi oktogonoari DMren zortzi aldeak, oktogono bat goian eta bestea behean jarriz. Sartu eta itsatsi 5 mm-ko hagaxka, heldulekua zeharkatuz eta goialdetik aterata. Heldulekua itsatsi, hagaxka gorantz irtenda, zentimetro 1eko lodiera duen oktagono handira.

8. Tefloi-disko bat kirtenaren goiko aldean itsatsi, eta bestea danborraren beheko aldean, zuloak bat etorraraziz.

9. Elkartu danborra eta kertena hagarekin. Une honetan, modu independentean funtziona dezakeen praxinoskopio bat daukagu.

10. Kutxako kertenari eusteko muga jarri. Oktagonorako moldea itsatsi eta jarri topeko zuratxoak iltze batekin. Molde oktogonalaren alde banatan bana.

11. Praxinoscopioa oktagonoaren jarri.

12. Bisorea jarri. Zurezko gidak kutxan muntatu. Jarri gida bat kutxan bisagrak dauden aldetik 3 cm-ra, eta doitu bestea erreferentzia gisa zura eta bisorea ebakita dituen kartoi mehe beltz bat hartuta. Ziurtatu ez direla justuegiak eta ez dutela dantza egiten.

13. Marraztu hamabi fotograma zerrendako txantiloian. Txantiloia A3 folio batean inprimatzeko diseinatuta dago, eta hamabi fotograma ditu, bi zatitan banatuta. Marraztu, moztu, zatiak batu eta zirkulu bat osatuz, itxi.

14. Jarri zinta praxinoskopioaren danborraren barruan eta sartu fotogrametako bat eta ispiluen arteko lerroa banatzen dituen lerroa.

15. Biraderaren laguntzaz praxinoskopioa biratzetu eta bisoretik begiratuz animazioaz gozatu.

16. Kola zuriz itsatsitako paperezko collagearekin apaindu dezakezu kutxa, antzoki batetik begiratzeko ilusioa sortuz.

17. Elementu guztiak desmontagarriak dira eta kutxa barruan gorde ditzakezu.

*Praxinoskopioa kutxarik gabe ere erabil daiteke.