Proiektua

Posa-T

Edalontzi-azpikoak sortzeko proiektua plastiko birziklatua, plastikoa txikitzeko makina eta prentsatzeko makina erabilita.

Taldea Precious Plastic

Posa-T

Edalontzi-azpikoen fabrikazioa plastiko-birziklatua erabilita.

Proiektuan sortutako edalontzi-azpikoak Esklerosi Anizkoitzaren Euskadiko Fundazioari eman zaizkio, “Esklerosi Anizkoitzaren aldeko Mójate – Busti zaitez”sentsibilizazio-kanpainako. Kanpaina hori Euskadiko igerileku eta hondartzetan egiten da uztailean, eta gaixotasunari buruzko sentsibilizazio- eta informazio-lana egiten du, eta esklerosi anizkoitza duten pertsonentzako errehabilitazio-zerbitzuak finantzatzeko dirua lortzea du helburua.

Pausuz pausu

Lehen urratsa guretzat plastiko konposizioa interesgarria duten tapoiak aukeratzea da.

Plastiko mota identifikatzeko metodoetako bat sinboloak aztertzea da. Marka horiek hiru gezi izaten dituzte, elkarrekin triangelu bat osatzen dutenak, eta erdian zenbaki bat jasotzen dute. Kodifikazio horiek nazioartekoak dira eta plastikoa identifikatzen laguntzen dute bere osagai kimikoen eta birziklapenaren sailkapenaren bitartez.

  • 1 zenbakia: PET eta poliester bezalako plastikoak sartzen dira kategoria honetan. Plastiko mota oinarrizkoenak eta poliester-zuntzak hartzen ditu barne.
  • 2 zenbakia: dentsitate handiko polietilenoa (HDPE) mota desberdinei egiten die erreferentzia. Indartsuak eta azidoekiko oso erresistenteak dira.
  • 3 zenbakia: PVC-rako gordeta dago, plastikozko mota bat, malgua zein zurruna izan daitekeena.
  • 4 zenbakia: dentsitate baxuko polietilenoa (LDPE) izendatzeko erabiltzen da; material malgua da eta forma erraz aldatzen du kalterik gabe.
  • 5 zenbakia: polipropilenoak sartzen dira kategorian; malguak, gogorrak eta azido gehienekiko eta disolbatzaileekiko erresistenteak dira.
  • 6 zenbakia: plastikozko mota honek poliestirenoa hartzen du, gogorra eta zurruna, eta beste plastiko gehienak baino gardenagoa.
  • 7 zenbakia: beste plastikozko mota batzuetarako erabiltzen da, hala nola akrilikoa, nailona eta polikarbonatoa. Gehienak ez dira birziklagarriak eta sarritan beste polimero batzuekin nahasten dira plastikozko eta zuntz-mota ugari sortzeko.

Kasu honetan, plakak HDPE (2 motako plastikoa) erabiliz egin nahi ditugu. Halaber, proiektua PP (5 mota) edo LDPE (4 mota) plastikoarekin egin daiteke, baina plaka konfiguratzean parametroak doitu beharko dira.

Urrats hau gauzatzeko, Medialab Tabakalerako Precious Plastic birringailua erabili dugu, plastiko mota desberdinak birrindu eta txirbilak lortzeko makina.

Plastikozko material birrindua lortu ondoren, materiala urtu eta prentsaketa hasiko da.

Horretarako, plantxa semi-industriala erabiliko dugu, eta hortik 1×1 mm-ko eta 6 mm-ko lodierako plastikozko xafla aterako dugu.

Lortu nahi dugun produktua baino handiagoak diren bi plaka metaliko aukeratuko ditugu, eta nahi dugun lodiera eta dimentsioak dituen marko metaliko bat.

Ahalik eta emaitza uniformeena eta garbiena lortzeko, prentsatu aurretik urrats hauek egin behar ditugu:

  • Garbitu eta leundu plaka metalikoak eta markoa, azetona edo alkohola erabiliz.
  • Busti ondo plaka metalikoak eta markoa silikona spray batekin, plastikozko materiala itsatsi ez dadin.

Plakak prest ditugunean, prentsa berotzera pasatuko gara, nahi dugun tenperatura lortu arte, gutxi gorabehera 30 minutuz.

Beroketa honetan, prentsan plaka metaliko bat eta markoa jarriko ditugu, berotzen joan daitezen, gutxi gorabehera 30 minutuz.

Denbora hori igarotakoan, plastikozko txirbilak modu homogeneoan jarriko ditugu. Garrantzitsua da ondo sakabanatuta jartzea eta soberan materiala zutea; urtze-prozesuan, hutsuneak betetzen joango baitira eta txirbilek okupatzen duten bolumena txikiagoa izango da (Proiektu honetarako 14 kg inguru plastikozko material birrindu erabili ziren).

Ordu eta 20 minutu igarotakoan, makina itzaliko dugu eta, ireki aurretik, hozten utziko dugu. Horrela, plastikozko plaka ez da deformatuko. Gutxienez 12 orduz horrela uztea gomendatzen da.

Denbora hori igaro ondoren, plaka moldea askatu eta fresaketa-fasera pasa gaitezke.

Plastikozko xafla nahi den forman mozteko fresadora erabiltzen da.

Laser-ebakitzailea probetako fasean baztertu egin zen, materiala mozten zuen bitartean urtzen baitzuen.

Gure kasuan, mozteko aukeratutako forma hexagonoa izan zen.

Hedapena egin aurreko azken urratsa elementuek eduki zitzazketen zakarrak kentzea izan zen, eta baita azaleraren pulitzea ere, geratu zitezkeen inpuritateak garbitzeko. Horretarako, metalezko eta paperezko lixak erabili genituen.

paketeak kordoia eta prozesua azaltzen zuten etiketak erabiliz egin zen. Azkenik, salmenta-puntuetan banatu ziren 2024ko uztailaren 14an ospatutako “Busti zaitez – Mójate” sentsibilizazio-kanpainan.