Proiektua

Precious Plastic helduledun tiradera-altzaria

Tiradera-altzaria eta Precious Plastic proiektu batean fabrikatutako heldulekuak.

Taldea Precious Plastic

Precious Plastic helduledun tiradera-altzaria

Kontsumorako tresnak eta materiala biltegiratzeko tiradera-altzaria. Proiektu honek bi zati ditu: alde batetik, egurrezko tiradera altzaria, FabLab-en egindako proiektua jarraitu daitekena; eta, bestetik, Precious Plastic-en makinekin egindako heldulekuen fabrikazioa eta kokapena.

Pausuz pausu

  • 1. PAUSUA: FRESATZAILERAKO ARTXIBOAK
    • Piezakatzearen fitxategiekin eskura dugun cnc makina programatu. dxf fitxategi bakoitzak 10 helduleku-unitate egiteko aukera dauka.
    • Cad fitxategiak CNC fresatzeko makinaren programan kargatu behar dira. Plastikozko panelak 15 mm-ko lodiera izan behar du, eta egin nahi diren piezen kopuruarekiko azalera proportzionala, kontuan hartuta pieza diferenteen artean gutxieneko 15 mm-ko distantzia mantendu behar dela.

  • 2. PAUSUA: LIXATZEA
    • Fresaketa-prozesua amaitu ondoren, piezak atera eta ondo lixatu behar dira geratzen diren lotura-mihiak eta alboetako edozein akats zuzentzeko. Urrats hori garrantzitsua da, piezak elkartzeko orduan ez baitu zatien arteko tarterik geratu behar.

  • 3. PAUSUA: MUNTAIA
    • Orain helduleku bat egingo dugu. Hasteko, argazkian bezala 2 zatiak hartu eta 6 mm-ko egurrezko 2 tututxo jarriko dizkiogu tartean, kola zianokrilatozkoaz beteta. Bi piezak mailukatuko ditugu, biak ondo elkartuz. Argazkian bezala, bi piezak elkartu eta 2 tututxoak kanpoan.

  • 4. PAUSUA: ILTZE-PISTOLA
    • Aire konprimituko pistolarekin 20 mm-ko iltzeak sartuko ditugu eta horrek piezak modu egonkor eta iraunkorrean elkartuko ditu.

  • 5. PAUSUA: TALADRATZE-PLANTILLA
    • Orain, atxikitutako artxiboetan dagoen laser ebaketako txantiloi batekin, heldulekuaren goiko aldean kokatu, erdian zentratu eta tutubilioietarako 6ko 2 zulagailu egingo ditugu. Eusteko 2 pintza erabiliko ditugu eta ondoren zulatu.

  • 6. PAUSUA: HELDULEKUEN MUNTAIA
    • Zuloak egin ondoren, heldulekuak koka ditzakegu. Kola zuria tubilloietan jarri eta iltze-pistolarekin eta kolarekin plastikoa zurara lotuko dugu.