Proiektua

Negutegia

Negutegia, sorkuntza artistiko eta kulturalerako sorkuntza-hazitegi moduan ulertua, eta aldi berean, Tabakaleraren behar ezberdinetara egokituko den modulazio eraikuntza da.

Taldea Opendesign: Altzari irekiak

Negutegia

Hemen aurkezten den proiektuan Arquimañak negutegiaren kontzeptuarekin lan egin zuen. Kontzeptu hori sormen artistiko eta kulturalerako laborantza-espazio gisa ulertuta dago, eta, aldi berean, Tabakaleraren behar ezberdinetara egokitu daiteken modularizazioa izan behar du.

Horretarako, makal egurrezko kontratxapatu modulu edo marko tolesgarri bat diseinatu zen, binaka elkartuta arkupe autosostengagarri bat osatzen duena. Modulu honen ondoz-ondoko posizioak luzera aldakorreko eta sekzio konstanteko espazioak sortzeko aukera ematen du. Torlojuen erabilera saihesteko elkarrekin konektatu ahal diren egitura arinak egin zitzaiekin. Negutegia osatzen duten pieza guztiak CNC bidez egiteko diseinatzen dira (Zenbakizko kontrol konputerizatua), diseinua erraz erreplikatzeko eta erakundeak nahiz beste edozeinek. Gainerako osagaiak, herrajeak eta abar, edozein burdindegitan erraz eskura daitezken piezan dira.

Negutegiaren egitura erabiltzailearen beharren arabera, espazio ireki, luzitu edo opako bihur daiteke. Espazio publikoa edo pribatua izan daiteke. Materialak ahalik eta gehien aprobetxatzeko ideiarekin, arkupeen mekanizazioarekin sortutako hondakinetatik mahai eta aulki eredu bat diseinatzea lortu da, negutegia altzariz jazteko edo erakundeko bulegoetan erabiltzeko balio izan duena.

Pausuz pausu

Hiru moduluetako negutegi batetarako materiala:

  • Txopozko 14 OHOL 40mm
  • Txopozko 11 OHOL 15mm
  • Polikarbonatozko 11 ohol 16mm 1105x2055mm
  • Zilar koloreko 66 pasadore, 30mm
  • 3 banda, luzeera gutxi gora behera 300mm
  • 1 gabanizatutako ohol itxiera kandadurako
  • 2  banda konpas posizionagarriak, luzeera gutxi gora behera 300mm
  • 1 piano-banda, zilar kolorekoak, luzeera 670mm
  • 18 pernio inox 90X65mm
  • Buru borobil eta lepo laukiko 50 torloju M8
  • 50 palometa M8