Proiektua

Hirikilabs Furniture v1.0

Laborategirako Open Source altzari diseinua. Diseinuak Tabakalerak eta DSS2016k 2013ko uda-udazkenean antolatutako eraikuntza-tailerren emaitza dira.

Taldea Opendesign: Altzari irekiak

Hirikilabs Furniture v1.0

2013an zehar Hirikilabsen lehen espazioa eraikitzeko saioak egin ziren Donostiako suhiltzaileen egoitza zaharreko lehen solairuan. Arquimañak koordinatutako saio horietatik abiatuta, Hirikilabs Tabakaleraren kultura digitalaren eta teknologiaren laborategi hiritarrean erabiltzen diren altzariak sortu ziren.

Altzariak diseinatzeko, laborategi motak eta laborategietan egiten dena aztertu zen, bertan hainbat jarduera antolatzeaz gain (besteak beste, lantegiak eta topaketak), tresna tradizionalekin eta fabrikazio aurreratuko tresnekin ere egiten delako lan. Hortaz, altzariek malguak, modularrak, espazioko tresnetara doitzeko modukoak eta fabrikazio errazekoak izan behar zuten.

Bederatzi lan-saio eta gero, forma geometrikoetan inspiratutako aulki, mahai eta lan-mahai berezi hauek sortu ziren.

Hirikilabs Furniture v1.0 proiektuaren baitan egindako diseinuak Tabakalerak eta DSS2016k 2013ko uda-udazkenean antolatutako eraikuntza-tailerren emaitza dira. Egiletasuna kolektiboa da.

Pausuz pausu