Risografiaren inguruan ikertu eta esperimentatzeko taldea.
Risografia serigrafiaren eta fotokopiaren arteko inprimatze-sistema bat da, geruzaka abiadura handian inprimatzen duena. Makina dokumentuak bolumenean inprimatzeko sortu zen, hau da, azkar eta merke. Hala ere, porrot egin zuen, eta artisten eta diseinatzaileen artean piztu zuen interesa, haien akabera, kolore eta akatsengatik.
Taldearen helburua da makinaren aukerak aztertzea, esperimentatzea, ikastea eta ondo pasatzea.
Asteazkenetan biltzen dira autoedizio txokoan, bi astero. Talde hau aktibo darama 2024ko martxotik egunerarte