Fanzines Futbol Club (FFC) benetako sormen-harrobia da, eta fanzinearen kantxan jokatzeko irudimena eta eskuen trebetasuna entrenatzen ditugu bertan. Argitalpen-modu autogestionatu hori ikuspegi guztietatik aztertzen dugu, bai edukiari dagokionez, bai egiturari dagokionez ere. Hemen ez dago ordezkorik: gure teknika, taktika eta estrategia propioekin sartzen gara zelaira, jokaldi grafiko eta narratibo berriak probatzeko prest.
Gainera, talde honek “hatz-gimnasio” gisa funtzionatzen du, non topaketa bakoitza idazteko, marrazteko, collagerako eta papera tolesteko entrenamendua den. Partida on batean bezala, eta beti presente dagoen DIY espirituarekin (Zuk Zeuk Egin), helburua ez da soilik golak sartzea, baizik eta jokoa sortzea, ezagutzak partekatzea eta fanzinearekiko grina bizirik mantentzea.
Goooooooooooooooolaaaaaa!!!
Bi astero autoedizio txokoan biltzen dira, astearteetan. Talde hau aktibo darama 2024ko azarotik egunerarte.