Risografiaren inguruan ikertu eta esperimentatzeko taldea.
Risografia serigrafiaren eta fotokopiaren arteko inprimatze-sistema bat da, geruzaka abiadura handian inprimatzen duena. Makina dokumentu-bolumen handiak inprimatzeko sortu zen, hau da, azkar eta merke. Hala ere, makinak porrot egin zuen, baina artisten eta diseinatzaileen artean piztu zuen interesa, haien akabera, kolore eta sortzen zituen akatsengatik.
Taldearen helburua da makinaren aukerak aztertzea, esperimentatzea, ikastea eta ondo pasatzea.
Bi asteartetik behin elkartzen gara Medialab Tabakalerako autoedizio txokoan arratsaldeko 17:30tik 19:30ra.