Situ-akzioak, Tabakalerako 0-6 guneko proiektuak esplorazio sentsorialerako jolas proposamen irekiak diseinatzea planteatzen du. Tabakalerako espazio bat eraldatu, denen artean haurrentzat pentsatu eta sortuak izan diren jolaserako proposamen askeak bideratu eta bertan sortu, eraldatu eta sinbolizatzeko aukera izanez.
Jolas ireki proposamenak izaten dira, denen artean pentsatutako eszenarioak eta elkarrekin eraiki, eraldatu, sinbolizatu eta esperimentatzeko aukera izan dadin bertan. Jolas libreko paisai-toki horiek Tabakalerako espazio eta momentu jakin batean gauzatzen dira.
Zortzigarren edizio hartan (2020ko martxotik ekainera gauzatu zena), Maushaus arkitektoen kolektiboa izan genuen bidelagun, elkarrekin jokatuko genuen esperimentaziorako paisaia hura sortzeko.
Espazioaren planteamenduak Julio Leparc artistaren lana eta lan prozesua hartu zituen abiapuntutzat, eta argia, kolorea eta mugimendua bezalako kontzeptuetan sakondu zuen.