Biltegiratze-orga bat diseinatzea erabaki zen Hirikilabsen lanerako espazioa falta zelako; izan ere, ez zegoen lantegian erabiltzen diren materialak gordetzeko eta garraiatzeko altzari egokirik.
Funtzionaltasunari eman zaio lehentasuna une oro, eta, horregatik, lehen urratsa datuak biltzea izan zen. Erantzun zehatz baten bila genbiltzan, eta, horretarako, beharrizan errealak zein ziren zehaztu behar zen lehenik: non jarriko dugu orgatxoa? Zein material biltegiratuko da bertan? Zein tamaina eta pisu dute material horiek? Biltegiratzeaz gain, bigarren mailako zein beste beharrizan estaltzeko balio dezake orgatxoak?
Informazio guztia jaso eta gero, altzaria diseinatzeari ekin zitzaion. Lehenik, tamaina erabaki zen, eskuragarri zegoen espazioaren eta biltegiratu behar zituen materialen arabera. Une horretan erabaki genuen lan-mahai gisa ere erabiliko genuela, ordura arte zehaztutako bi funtzio espezifikoetarako erabiltzeaz gain.
Materialei dagokienez, hasieratik erabaki genuen zura izango zela oinarrizko elementua, eta aurreko lantegian hasitako diseinu-ildoari jarraitzea erabaki genuen. Gauzak horrela, “gruyere” motako taula batzuk gehitu genituen; horrek aukera eman zuen gainerako lantaldeek sortutako osagarriak erabiltzeko. Horrez gain, osagarri propio bat ere diseinatu genuen, apalei eusteko. Azkenik, fuksia koloreko metakrilatozko pieza bat sartu genuen diseinuan, kolorea nabarmendu eta diseinuari ukitu berezia emateko. Diseinuaren sinpletasunean ere jarri genuen arreta berezia. Horregatik, daratulurik behar ez duen mihiztatze hozkatua erabiltzea proposatu zen, sinplea izateaz gain, oso sendoa baita.
Pausuz pausu
- 1 kontratxapatuzko taula 25mm.
- 1/2 kontratxapatuzko taula 18mm.
- Egin nahi diren apalen arabera zenbait mozketa 10mm-ko 1150×800 de 10mm
- DM taula erdia 3mm lanerako azalera bezala