MediaLab _Labs – DEV
Medialab Tabakalerako proiektuak
Zinemaren eta teknologiaren inguruko laborategi esperimental honen helburua mugimenduzko irudi eta soinuari aplikatutako teknologia analogiko zein digitalen erabilerari buruz modu kritikoan hausnartzea da, eta material horiek sormenez nola erabil daitezkeen proposatzea.
Janariarekin erlazionatutako arlo guztietan teknologia ikertzen, garatzen eta batez ere hedatzen du lantalde honek. 2015ean Tabakalera-ko Hirikilabs laborategiaren altzoan sortu ondoren, FoodTech, OpenSource eta Maker izaera duen taldea da.
Precious Plastic komunitateko plastikoa birziklatzearen inguruko talde irekia. Bertan edozein pertsonek modu autonomo eta borondatezkoan parte hartu dezake plastikoa biltzen, eraldatzen edo makineria fabrikatzen