Proiektua

Podcast-etarako irratiak

Proiektuaren xedea podcastak entzuteko Internet konexioadun gailua ez duten herritarrentzat irratiak moldatzea da.

Taldea Katxarraroak

Podcast-etarako irratiak

Proiektu honen helburua Donostiako komertzio zehatz batzuetan espreski moldatutako irratiak banatzea da, horrela, nahi duen orok jaso eta Postalak 2020 ekimenaren barruan grabatutako podcast/irratsaioa entzuteko aukera izan dezan. Moldatutako irratien erabilpena etxean Interneteko konexiorik gabeko gailurik ez duten herritarrei podcast/irratsaioa entzuteko aukera emateko da.

Pausuz pausu

  • Oinarrizko MP3 Irakurgailua
  • Irrati bat. Edozeinek balio du bozgorailua ondo dagoen bitartean
  • Sakagailua
  • Kabletxoa
  • Eztainagailua
  • Eztainua
  • Xurgapen desoldatzailea
  • Desoldatzeko sarea
  • Kola bero pistola
  • Kola barrak
  • MicroSD txartela
  • Kable zuritzailea
  • Guraize edo ebaketa aliketa
  • Punta anitzeko destorniladorea

Irratia moldatzeko ondorengo pausuak jarraitu behar dira:

1.- MP3 irakurgailua bere karkasatik atera. Kontu handiz  ireki behar da karkasa, bateria zein elektronika apurtu gabe ateratzeko.

2.- Ireki irratia eta MP3 irakurgailua eta bateriaren kokapena zein izan daitekeen aztertu.

Kasu honetan MP3 irakurgailua eta bateria pilen konpartimenduan sartuko ditugu. Abantaila politak ematen dizkigu honek: MP3 irakurgailua erraz atzitu dezakegu eta irratiaren elektronika kendu behar ez denez, irrati nortasuna mantentzen du.

Sakagailuaren kokapena non izan daitekeen erabakitzeko ere probestuko dugu pusu hau. Aurikularren zuloa sakagailuarentzako toki egokia izan ohi da. Sakagailua aurikularren zuloa baino handiagoa bada, edo irratiak aurikular zulorik ez badu, aurrerago karkasari zuloak handitu edo egin beharko zaizkio.

3.-MP3 irakurgailuaren eta sakagailuaren kokapena erabaki ondoren, irratiaren barneko elektronikarekin talka egiten ez dutela ziurtatu behar da. Talka egiten badute, ondorengo konponbideak jarraitu behar dira ahal bada:

a) Kokapen berria aurkitu. Hori ezinezkoa bada, jo b puntura.

b) Irratiaren plakako osagaiak desoldatu, irratiaren nortasuna mantenduz. Etengailu, sakagailu eta ozentasun edo maiztasun gurpilak kentzea ekidin behar da ahal den heinean. Desoldatzeko tresneria ez bada eskura, irratiaren barneko plaka moztu, baino ahalden gutxien. 

c) Irratiaren barneko plaka kendu. Irratiari bere nortasuna ematen dioten botoi, sakagailu eta gurpilak karkasara itsatsi beharko dira.

4.-Behin MP3 irakurgailu eta sakagailuaren behinbetiko kokapena  aukeratuta,ondoren, irratiaren moldaketari ekiten zaio.

a) Bozgorailua plakara lotzen duten kableak moztu.

b) Bozgorailuaren kableak zuritu eta MP3 irakurgailuari soldatu irudian karratu gorriz markatutako puntuetan. Ez dio axola zein kable non soldatu.

c) MP3 irakurgailuaren sakagailu zentrala soldatu.  Horretarako bi kable zati moztu eta zuritu eta plakara soldatzen dira, puntu arrosean eta puntu urdinean.

d) Aurreko pausuan plakara soldatutako kableei sakagailua soldatu. Botoia sakatzean nahi den musika entzun beharko litzateke, baldin eta MP3 irakurgailuak microSD txartela sartuta badu eta bertan MP3 fitxategirik badago.

5.- Karkasari behar diren moldaketak egin (ikusi 3. pausua) eta atzera eraiki irratia, MP3 irakurgailua era errazean atzitu daitekeela ziurtatuz. Dena zuzen badago, torlojuak berriro bere tokian jarri.

6.- Hau izango litzateke azken emaitza

7.- Erabilera: 5. puntua dena zuzen dagoen probatzeko bezela. Botoia sakatzean musika entzungo da. Berriro sakatzean berriz, gelditu egingo da. Bateria agortzean, miniUSB kable baten bidez kargatu behar da.