Taupa Taupa (Montessori metodoa) proiektuaren aurkezpena Hirikilabs Plazan

Datorren ostegunean, urriak 16 arratsaldeko 17:30etan Taupa Taupa ekimena aurkeztuko da publikoki. Proiektu hau ostegunero Hirikilabs Plazan garatuko da. Helburua proiektua Gipuzkoako komunitatean ezagutzera ematea da.
Taupa Taupa Iruñean guraso eta hezitzaileek sortutako errespetuan oinarritutako hezkuntza proiektu bat da. Proiektuak elkarteko umeentzako Montessori materialen sorkuntzan datza. Material hauek fabrikazio digitaleko tresneriaren bidez egingo dira, kasu honetan laser ebakitzailea erabiliz.
Montessori materialak zentzumen-material maneiagarriak dira eta umeei kontzeptu abstraktuak modu ukigarrian ulertzen laguntzen die. Ikasteko metodologia alternatiboa da, umeengan esperimentazioa eta kuriositatea sustatzen duena.
Ondoren, esperientzia eta materiala erabilgarria izango da Donostian/Gipuzkoan metodologia ezartzen interesa duen edonorentzat. Era berean prozesua dokumentatzen lagunduntza eskainiko da.
Montessori metodologiaren inguruko informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/M%C3%A9todo_Montessori