Proiektu Irekien 3. Deialdia: Kolaboratzaileei aurkezpena

Datorren martxoaren 5ean, osteguna, 17:00etara 20:00etara, Hirikilabseko Proiektu Irekien 3. Deialdian aurreaukeratutako proiektuen aurkezpenen saio publikoa izango da. Bertan proiektu bakoitzaren aurkezpen-txanda bat egongo da eta hauentzako kolaboratzaileak identifikatzeko dinamika bat.
Hirikilabseko proiektu iriki baten garapenean parte hartu nahi baduzu, honako proiektu hauek kolaboratzaile bila dabiltza:

  1. Suartez (Nora Imaz): hiriko argien hackeatzeari aplikatutako 2D/3D diseinua.
  2. Nekaz-Hal (Javier Manzisidor): natura edo/eta nekazaritza-espazioen kudeaketarako sistema inteligentea, hardwerra eta softwarea barne hartuz.
  3. Xilorobotika (Iñaki Rifaterra): teknologia berrien aplikazioak Xilografiaren eremura.
  4. Dildotarrak (Ane San Miguel): Dildotarrak dildo-prototipo desberdinak kode irekiko tresna eta software askearen bidez modelatu eta egiteko proiektua da.
  5. Digital Knitting (Irune Jiménez): (Varvara Guljajeva eta Mar Canet-en) ‘Circular Knitic’ proiektua erreferentziatzat hartuta, 3D-tan inprimatutako piezen bidez egindako eta Arduino bidez kontrolatutako ehuntzeko-makina baten diseinu eta eraikuntza
  6. Familianimali-Station (Javier Delgado): birziklatutako materialen bidez eta Arduino bidez kontrolatutako etxeko animalientzako janari eta edaria dispentsatzeko gailua.
  7. Openbike (Iñaki Albistur): diseinu digitaleko eta elkarlanean egindako prozesuen bidez hiri-txirrinda bat edo hainbaten diseinu eta fabrikazioa.
  8. Kinka (Maite Basterra): euskal kulturaren hurbilketa diseinu eta ekoizpen artisau-digitalaren bidez. Betiko objektuen erabilera eta garaikidetzearen inguruko eztabaida. Artisau eta maker-en arteko topaketa.

Proiektu hauek Hirikilabseko taldearengatik aurreaukeratuak izan dira, laborategiaren aukerak eta proiektu bakoitzak deialdiaren filosofiarekiko duen koherentzia kontuan izanda.
Aurkezpen honetan proposamenak hurbilagotik ezagutuko dutugu eta, parte hartzaileen interesaren arabera, aurreaukeratutako 8 proiektuetaik 4 aukeratuko dira Hirikilabsen aurrera eramateko.
Behin-betiko proiektuak aukeratzerakoan eta hauek osatzen dituzten taldeak osatu ondoren, lansaioak ostegunetan izango dira: 2015eko martxoaren 26a; apirilaren 16, 23 eta 30a; maiatzaren 7,14, 21 eta 28a, 16:00etatik 20:00etara, Hirikilabs Plazako testuinguruan.