Fab&Cook emaitzak

Fab&Cook. Fabrikazio digitala eta sukaldaritza.
Tailer honen helburua sukaldaritzan interesatutako hiritarrei fabrikazio digitaleko tresnek sukaldaritza mundua zein modutan lagundu edo egiteko era berriak eskaintzea da.
Horretarako parte hartzaileei fabrikazio digitaleko tresnak zeintzuk diren (laser mozketa, 3D inprimaketa, fresatzea) eta nola funtzionatzen duten azaldu genien, eta hainbat erreferentzia erkutsi genituen, besteak beste ikerketarekin erlazinatutakoak, teknologia aurreratua erabiltzen dituzten proiketuak edo janariarekin edo DIYarekin erlazionatutako ekimenak.
Erreferentziak:

robotsingastronomy.com

www.naturalmachines.com

Edible Growth, Chloé Rutzerveld+TNO
3D Ventures, Candy , www.kickstarter.com
The Sugar Lab, 3DSystems , Chefjet
Makerbot Frostruder MK2
www.thingiverse.com
Universidad de Exeter, extrusor de chocolate
RepNap
Hot Pop Factory

Martha Stuart + Makerbot

Design Nori
Altered Appliances, Piet Zwart Institute de Rotterdam
Dangerous Popsicles, boldoritalic.com, www.instructables.com
Printmeneer, www.etsy.com
Ariketa:
Amaitzeko, parte hartzaileei ariketa bat proposatu zitzaien: erakutsi ditugun fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz galletak mozteko gailu bat egitea, kasuhonetan 3D inprimaketarekin.
Garatutako pieza guztiak Eginzaleak! artisau berrien ferian erakutsi ziren.
Materialak
PET alimentarioa, PLA (plastikoak filamentu eginda, inprimitzeko prest)
Tresnak
Software espezifikoa, 3D inprimagailua
1.GO PAUSUA
Piezaren diseinua
· 3D-tan diseinatzeko softwareren bat erabiltzen badakigu (Sketch up, Rhino, …) gure gailua hasieratik diseinatzeko aukera izango dugu, .stl fitxategi bat sortuz.
· 3D-tan diseinatzeko softwarerrik ez badugu ezagutzen, Nikolaus Gradwohlek (http://www.local-guru.net/blog/) bereziki galletak mozteko gailuak egiteko diseinatutako processing (http://es.wikipedia.org/wiki/Processing) aplikazio bat erabil dezakegu. http://www.local-guru.net/blog/pages/cookiecutter-editor loturan sartzen gara eta gure sistema eragileari dagozkion fitxategiak deskargatzen ditugu.
08
Behin hau eginda, deskargatutako .zip fitxategia deskonprimitu eta aplikazioa exekutatuko dugu.
09
http://www.local-guru.net/blog/pages/cookiecutter-editor loturan “Generador de cortagalletas” erabiltzeko komandoak aurkituko ditugu.
10
Saguarekin puntuen gainean klik eginda, hauek mugitu ditzazkegu eta teklatuaren bidez hurrengo aginduak eman ditzazkegu:
· “c” puntu guztiak birkokatzen ditu zirkulu bat eginez
· “t” irudi bat kargatzen du gida gisa erabiltzeko
· “+” puntua gehitu
· “-“ puntua kendu
· “l” aurretik gordetako fitxategia kargatzeko
· “s” lantzen ari garen fitxategia gorde, beranduago iriki ahal izateko
· “r” momenturarte egindako dena ezabatuz, hasierara eramaten gaitu
· “h” laguntza-leihoa
· ”e” fitxategia .stl formatuan esportatzeko
11 12 13
Behin diseinua prest dugula, “e” sakatuz gorde eta izena gehituko diogu, amaieran .stl gehituz.
2. PAUSUA
Jada inprimitzera bidaltzeko behar dugu fitxategia daukagu. Horretarako 3D inprimagailuaren softwarea erabiliko dugu. Kasu honetan, guk Ultimaker-en Cura erabiliko dugu, edozein inprimagailurako balio duena eta http://software.ultimaker.com loturan deskargatu dezakeguna.
.stl fitxategia irikiko dugu programa honekin, GCodea (file-> Save Gcode) sortu eta inprimitzera bidaliko dugu.
14
3. PAUSUA
Behin inprimituta, erabiltzeko prest dago.
15 16
 
17