Bigarak “lasergrafiak” aurkeztuko du Hirikilabs Plazan

Hurrengo ostegunean, urriak 2 arratsaldeko 18:30etan «lasergrafiak» ekimena aurkeztuko da publikoki. Proiektu hau ostegunero Hirikilabs Plazan garatuko da. Helburua proiektua ezagutera ematea da, interesa duen edonor proiektura gehitu ahal izateko aukera emanez.
Zein soinu egiten du antipsikiatria hitzak egurrean idatzita? Edo zer iradokitzen du politika hitzak porno aldizkari baten trokelatuta? Zenbat denbora behar du liburu batek laser izpi baten azpian erretzeko? Eta maitatu barrokoko liburu baten gainean zulatuko bagenu? Zer esanahi dauka ZEN hitzak zigor-politika baten bidez? Eta paperezko ahots batek?
Laserrean mozteko makinaren laguntzarekin letrak zulatuko ditugu hainbat material eta liburuetan. Hitzen boterea ikertzeko esperimentua, materiak eta lekuak testuari adierazpen berri bat ematen diotenean.
Idazle, diseinatzaile eta eginzaleen elkarlanera zabaldutako proiektua.