Artisau Berriak (3.saioa)

Abenduan artisau berrien lantaldeko hirugarren eta azken saioa izan genuen. Saioaren helburua Eginzaleak! Artisau Berrien ekitaldian izandako parte hartzearen balorazioa egitea izan zen. Batez ere, planteatutako proposamen edo proiektuek hiritar desberdinak laborategira hurbiltzeko balio izan duten ikustea. Hortaz gain, maker kulturako balore, praktika eta joerak (zuk-zeuk-egin, tutorialak, kode irekia, prototipatze azkarra, online/offline elkarlana, etab.)
Balorazioak hurrengo hauek izan ziren:
Moda, Skate eta Sukaldaritza Tailerrak
Taldea: Axier Iturriza eta Lide Zatarain -Surfin the Street-, Silvia Vaqueriza, Iñaki Albistur eta Raquel Ares – Arquimaña- (http://vimeo.com/113698466 )
Jarduerak: Lansaioetan identifikatutako pertsonengan pentsatutako gaiak jorratuko dituzten hainbat jarduera, tailer formatuan.
Hiritarren profilak: sortzaileak (arkitektoak, moda diseinatzaileak, artisauak, artistak…), kirolariak – hiri-kultura  (skaterrak, surfistak, txirrindulariak), sukaldariak, hezitzaileak, amateur publikoa orokorrean
Helburuak: Fabrikazio digitaleko heziketa eta hedapena. Teknologia honen aplikazio berrien hurbilpena sormen diziplinetara – moda diseinua-, hiri kulturan – skate – edo sukaldaritzan.
Konklusioak:
– Fabrikazio digitalak eta teknologiak eremu hauen inguruan izan dezaketen ikerketa praktiko nahiz teoriko ildo berriak diseinatzeko aukera dago.
– Kode kreatibo lantaldearekin elkarlanean hasi beharko litzateke.
– Artisau berrientzako proiektu deialdiak egon beharko lirateke.
Baliabideak / tutorialak:
http://hirikilabs.tabakalera.eu/blog/2014/12/25/resultado-taller-moda-tecnologia-y-fabricacion-digital/
http://hirikilabs.tabakalera.eu/blog/2015/01/01/resultado-skateboard-diy/
http://hirikilabs.tabakalera.eu/blog/2015/01/08/fabcook-emaitzak/?lang=eu 
Robotika tailerra / Elektronika zure eskuekin tailerra
Mar Delgadok eskainita (http://vimeo.com/113699022 )
Ekintzak: Robotika eta oinarrizko elektronika tailerrak 5 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat.
Hiritarren profilak: umeak eta gaztetxoak.
Helburuak: Hezkuntza informala robotika eta elektronikan
Konklusioak: 
– Gurasoen interesa dago eremu honetan umeentzat tailerrak eskaintzeko.
Baliabideak:
https://filobotica.wordpress.com/2014/12/15/eginzaleak-2014/
Proiektua: Autoediziorako Plotterra
Lauren Aliendek aurrera eramanda ( http://vimeo.com/113692138 )
Hiritarren profilak: sortzaileak (arkitektoak, moda diseinatzaileak, artisauak, artistak…), ikusentzunekoak, hezitzaileak, amateur publikoa orokorrean.
Helburuak: edizioa, paper-erreprodukzioa eta arte grafikoan aplikatuta kode irekiko tresnek eskainitako sormen aukeren frogatzea.
Konklusioak:
– Jarduera praktiko baten diseinu eta burutzea, tresna hau tailer baten erabiliz. Tuorial bat idatzi.
– Fabrikazio digitalaren baita honek arte grafiko eta edizioan duen eraginaren inguruan lan ildo bat irekitzeko aukera.
Proiektua: Vermicompostera
Ivan Blascok aurrera eramanda http://vimeo.com/113691895
Hiritarren profilak: arrantzaleak, teknologoak, hezitzaileak, amateur publikoa orokorrean
Helburuak: Arduino kode irekiko plataforma oinarritzat hartuta vermicompostera interaktibo bat diseinatzea.
Konklusioak:
– Zuk zeuk zure vermicompostera egiteko tailer bat eskaintzea. Arduinora eta oinarrizko elektronikara sarrera. Tutorial bat egitea.
– Kode kreatibo lantaldearekin elkarlana.
Lantaldearen inguruko beste balorazioak edota Donostian artisau berrien komunitate bat sortzen laguntzeko aurrerantzean egiteko ekintzak:
Sarrera mailaz gain beste mailetako tailerrak eskaintzea.
Hirikilabs Donostiako artisau berrien topaeta espazioa izatea.
Gaur egungo lantaldearen formatua birpentsatzea / Ikerketa ildoak definitu.
Jarraipena: artisau berriei ikuspena ematen jarraitzeko formulak bilatzea: proiektu deialdiak, hitzaldiak, tailerrak, etab.
Laborategiari ikuspena emateko agente lokalekin elkartzasunak sortzea.
Beste lantaldeekin kolaboratzea / Zeharkako ikerketak
Maker kulturan interesatutako hiritarren datu-base bat sortzea.